5.000 metroko lasterketa
Itxura
5.000 metroko lasterketa atletismoaren bigarren probarik luzeena da pista batean korrika egiten dena. Gizonezkoen artean, markarik hoberena 2004an ezarri zuen Kenenisa Bekele etiopiarrak (12:37.35). Beste korrikalari onen artean, aurrekoaren herrikidea den Haile Gebrselassie eta Saïd Aouita eta Hicham El Guerrouj marokoarrak ditugu.
Emakumezkoen markarik onena bestela Tirunesh Dibaba etiopiarrarena da (14:11.15, 2008). Wang Junxia txinatarra, Zola Budd britainiarra eta Maricica Puică errumaniarra ere aipatzekoak dira besteak beste.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Urtez urteko marka guztiak
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |