Edukira joan

1995eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1995eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 13, 1995
Egoitza Point Theatre, Dublin
Aurkezlea(k) Mary Kennedy
Antolatzailea Raidió Teilifís Éireann (RTÉ)
Partaide kopurua 23
Irabazlea "Nocturne"
Secret Garden
 Norvegia

1995eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 40. edizioa izan zen. Dublingo Point Theatre aretoan ospatu zen, Irlandan, maiatzaren 13an. Aurkezlea Mary Kennedy izan zen.

Garailea Norvegiako Secret Garden taldea izan zen, "Nocturne" kantuarekin. Norvegiaren bigarren garaipena izan zen. Eurovision lehiaketa irabazi duen nagusiki instrumentala den abesti lehena eta bakarra da "Nocturne"

Hogeita hiru herrialdek hartu zuten parte. Aurreko edizioko azken zazpi sailkatuak (Errumania, Eslovakia, Estonia, Finlandia, Herbehereak, Lituania eta Suitza) urte batez lehiaketatik kanporatu zituen Europako Irrati-Telebista Batasunak. Bestalde, aurreko ediziotik kanpo utzitako bost herrialdek itzultzeko aukera hartu zuten (Belgika, Danimarka, Eslovenia, Israel eta Turkia).

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Polonia Poloniera Justyna "Sama" Bakarrik 18 15
02  Irlanda Ingelesa Eddie Friel "Dreamin'" Amesten 14 44
03  Alemania Alemana Stone & Stone "Verliebt in Dich" Zurekin maiteminduta 23 1
04  Bosnia-Herzegovina Bosniera Davorin Popović "Dvadeset prvi vijek" Hogeita batgarren mendea 19 14
05  Norvegia Norvegiera Secret Garden "Nocturne" Nokturno 1 148
06  Errusia Errusiera Philipp Kirkorov "Kolybelnaya dlya vulkana" (Колыбельная для вулкана) Sumendi batentzako lo-kanta 17 17
07  Islandia Islandiera Bo Halldórsson "Núna" Orain 15 31
08  Austria Alemana Stella Jones "Die Welt dreht sich verkehrt" Mundua alderantziz doa biraka 13 67
09  Espainia Gaztelania Anabel Conde "Vuelve conmigo" Itzul zaitez nigana 2 119
10  Turkia Turkiera Arzu Ece "Sev" Maitasuna 16 21
11  Kroazia Kroaziera Magazin & Lidija "Nostalgija" Nostalgia 6 91
12  Frantzia Frantsesa Nathalie Santamaria "Il me donne rendez-vous" Nirekin elkartzekoa da 4 94
13  Hungaria Hungariera Csaba Szigeti "Új név a régi ház falán" Izen berria etxe zahar baten horman 22 3
14  Belgika Frantsesa Frédéric Etherlinck "La voix est libre" Ahotsa askea da 20 8
15  Erresuma Batua Ingelesa Love City Groove "Love City Groove" Maitasun hiriko erritmoa 10 76
16  Portugal Portugesa Tó Cruz "Baunilha e chocolate" Banilla eta txokolatea 21 5
17  Zipre Greziera Alexandros Panayi "Sti fotia" (Στη φωτιά) Sutan 9 79
18  Suedia Suediera Jan Johansen "Se på mig" Begiradazu 3 100
19  Danimarka Daniera Aud Wilken "Fra Mols til Skagen" Molsetik Skagenera 5 92
20  Eslovenia Esloveniera Darja Švajger "Prisluhni mi" Entzudazu 7 84
21  Israel Hebreera Liora "Amen" (אמן) 8 81
22  Malta Ingelesa Mike Spiteri "Keep Me In Mind" Gogoan eduki nazazu 10 76
23  Grezia Greziera Elina Konstantopoulou "Pia prosefhi" (Ποια προσευχή) Otoitz gehiagorik ez 12 68

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]