Edukira joan

1833ko Espainiaren banaketa administratiboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1883ko banaketa administratiboa eskualde eta probintzietan.

1833ko Espainiaren banaketa administratiboak Espainia probintzietan banatu zuen "eskualde historiko"-etan sailkatuta.[1] Eskualde historiko horietako asko, gaur egun autonomia erkidego gisa eratu dira[2] eta ia probintzia guztiek orduko mugak mantentzen dituzte.[2][3]

1833ko Errege Dekretu baten bitartez — Javier de Burgosek — orduko Sustapen Estatu Idazkariak Espainia estatu zentralizatu bihurtu zuen.[4] Probintzia bakoitzak bere hiriburuaren izena hartu zuen (lau izan ezik, beraien jatorrizko izena mantendu zutenak: Nafarroak hiriburua Iruñean, Arabak Gasteizen, Gipuzkoak Donostian eta Bizkaiak Bilbon).[1]

Probintziak eta eskualde historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskualde historikoak, 1883ko dekretuaren arabera.

Javier de Burgosen 1883ko banaketak 49 probintzia eratu zituen. Dekretu berdinak probintzia horiek hainbat eskualde historikotan sailkatzen zituen. Eskualdeak probintzien sailkapenerako bakarrik erabiltzen ziren: ez zuten gobernurik, ez aginterik, ez administrazio-mailarik.[5] Probintzia bakoitzak gobernadore zibil (gaztelaniaz gobernador civil) bat zuen Estatuko gobernuak izendatua.[6]

« El territorio español en la Península e Islas adyacentes queda desde ahora dividido en cuarenta y nueve provincias que tomarán el nombre de sus capitales respectivas excepto las de Navarra, Álava, Guipúzcoa y Vizcaya, que conservan sus actuales denominaciones. »
:Iturria: 1833ko azaroaren 30eko Errege Dekretua[1]
1833ko eskualde historikoak eta probintziak (izen ofizialak)
Eskualde historikoa Probintziak
Andaluzia Almería, Cádiz, Kordoba, Granada, Huelva, Jaén, Málaga, Sevilla
Aragoi Huesca, Teruel, Zaragoza
Asturias Oviedo
Baleares (Baleares) Palma de Mallorca
Kanariak Santa Cruz de Tenerife (Kanarietan probintzia bakarrik zegoen garai hartan)
Gaztela Berria Ciudad Real, Cuenca, Guadalajara, Madrid, Toledo
Gaztela Zaharra Ávila, Burgos, Logroño, Palencia, Santander, Segovia, Soria, Valladolid
Katalunia Barcelona, Girona, Lleida, Tarragona
Extremadura Badajoz, Cáceres
Galizia La Coruña, Lugo, Orense, Pontevedra
León León, Salamanca, Zamora
Murcia Albacete, Murcia
Nafarroa Nafarroa
Valencia Alicant, Castellón, Valencia.
Euskadi Araba, Gipuzkoa, Bizkaia.
Iturria: 1833ko azaroaren 30eko Errege Dekretua[1]

Ondorengo aldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legea onartu zenetik gaur arte, hainbat aldaketa egin dira probintzien inguruan:

  • 1836ean Valentziako probintziak eremu zati bat kendu zion Alacanteko kostari eta azken honek Albacete (Villena) eta Murtziari (Sax).[7]
  • 1841ean Logroño zabaldu zen, baina behin-behinean.[8]
  • 1844 eta 1854 artean Gipuzkoako hiriburua Tolosa izan zen, Donostiaren ordez.[9]
  • 1846an Ciudad Real eta Albacete arteko mugak zuzendu ziren, Villarrobledo Albaceterako gehituz.[7]
  • 1851n Requena eta Utiel Cuencatik Valentziara pasa ziren.[10][11]
  • 1927an Kanarietako probintzia bitan banatu zen, gaur egungo Santa Cruz Tenerifekoa eta Las Palmas Kanaria Handikoa probintzietan. Probintzia kopurua 50era igo zen.
  • 1980ean Logroñoko probintzia-k Errioxako probintzia izena hartu zuen.[12][13]
  • 1982an, autonomia erkidegoen sorreran, Santanderko probintzia-k Kantabriako probintzia izena hartu zuen.[14]
  • 1983an Oviedoko probintzia Asturiasko probintzia-n bihurtzen da.[15]
  • 1986an probintzien izen-aldaketa ahalbidetzen duen legea onartzen da.
  • 1992an Gerona eta Léridako probintziek Girona eta Lleida izen katalanak hartzen dituzte, hurrenez hurren.[16]
  • 1995ean Castellóngo Gàtova udalerria Valentziako probintziara pasatzen da.[17]
  • 1997an Palma de Mallorcako probintzia-k Illes Balearsko probintzia izena hartzen du.[18]
  • 1998an La Coruña eta Orense probintzien izendapen ofiziala aldatu zen A Coruña eta Ourense-ra.[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Gaztelaniaz) Real Decreto de 30 de noviembre de 1833 on Wikisource;
    Real Decreto de 30 de noviembre de 1833 on the official web site of the government of the Canary Islands, accessed 2009-12-31.
  2. a b (Gaztelaniaz) Eduardo Barrenechea, Los 'gibraltares' de unas regiones en otras: Treviño, Llivia, Rincón de Ademuz..., El País, 1983-02-08. Accessed online 2000-12-30. This article comments on the persistence of the 1833 territorial division, in the context of a discussion of the remaining exclaves of various provinces.
  3. Daniele Conversi, The Spanish Federalist Tradition and the 1978 Constitution, p. 12, footnote 63. Accessed online 2000-12-31.
  4. Luis Moreno, Ethnoterritorial Concurrence and Imperfect Federalism in Spain, Instituto de Estudios Sociales Avanzados (CSIC) Working Paper 93-10, p. 12. Fecha de acceso 2000-12-30. En inglés.
  5. (Gaztelaniaz) Mariano González Clavero, Fuerzas políticas en el proceso autonómico de Castilla y León: 1975–1983, 2002 doctoral thesis, University of Valladolid Faculty of Philosophy and Letters, p. 60. Accessed online 2000-12-30, Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes.
  6. Jefes Políticos y Gobernadores Civiles, Diputación de Albacete. Accessed online 2000-12-30.
  7. a b División provincial de Javier de Burgos de 1833, Jarique. Fecha de acceso 2009-12-31.
  8. 1833. Restablecimiento de la provincia de Logroño, bermemar.com. Fecha de acceso 2009-12-31.
  9. Historia, Ayuntamiento de Tolosa / Tolosako Udala web oficial. Fecha de acceso 2009-12-31.
  10. Renfe Ceranías Valencia, RENFE. Fecha de acceso 2009-12-31.
  11. Ignacio Latorre Zacarés, El Archivo Municipal de Requena Abre sus Puertas, en el web de la biblioteca pública de Requena. Fecha de acceso 2009-12-31.
  12. The Autonomy Process of La Rioja, SiSpain.org. Fecha de acceso 2009-12-31. En inglés.
  13. La Rioja: the Autonomous Community, TypicallySpanish.com. Fecha de acceso 2009-12-31. En inglés.
  14. LEY ORGÁNICA 8/1981, de 30 de diciembre, de Estatuto de Autonomía para Cantabria, BOE número 9 de 11/1/1982. (BOE-A-1982-635). Aunque la ley fue aprobada en diciembre de 1981, se publicó (y con ello entró en vigor) en 1982.
  15. Ley 1/1983, de 5 de abril, sobre cambio de denominación de la actual provincia de Oviedo por la de provincia de Asturias, noticias.juridicas.com. Fecha de acceso 2009-12-31.
  16. Ley 2/1992, de 28 de febrero, por la que pasan a denominarse oficialmente Girona y Lleida las provincias de Gerona y Lérida, derecho.com. Fecha de acceso 2009-12-31.
  17. Ley Orgánica 15/1995, de 27 de diciembre, sobre alteración de los límites provinciales consistente en la segregación del municipio de Gátova de la provincia de Castellón y su agregación a la de Valencia, noticias.juridicas.com. Fecha de acceso 2009-12-31.
  18. Ley 13/1997, de 25 de abril, por la que pasa a denominarse oficialmente Illes Balears la provincia de Baleares, noticias.juridicas.com. Fecha de acceso 2009-12-31.
  19. Ley 2/1998, de 3 de marzo, sobre el cambio de denominación de las provincias de La Coruña y Orense, noticias.juridicas.com. Fecha de acceso 2009-12-31.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]