Edukira joan

Karotenoide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azenarioari kolorea ematen diote karotenoideek.
Tomatearen kolorea likopeno karotenoideari zor zaio.
Udazkeneko hostoen kolore horia xantofilak ematen die.
Arrautza gorringotan hainbat xantofila aurkitzen dira, kriptoxantina, luteina, zeaxantina...

Karotenoideak terpenoen taldeko pigmentu organiko batzuk dira, oso ugariak naturan.

Guztiz hedatuak daude landareen artean, algetan, zenbait onddotan eta bakterioetan. Landareei kolorea ematen diete, kolore horia, laranja, gorria edo morea. Animaliek ezin dituzte sintetizatu eta dietan hartu behar dituzte.

Azenariotan (Daucus carota) ugariak dira eta kolore laranja ematen diote. Hortik datorkie izena.

Egitura kimikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetraterpenoak dira, zortzi isoprenoz osaturik daude, 40 karbono dituzte beraz. Bi erdi simetrikotan banatzen dira. Erabat hidrofoboak izan ohi dira, lipodisolbagarriak dira beraz.

Landareetako loreetan, fruituetan eta sustraietan aurkitzen dira. Pigmentuak dira eta fotosintesian hartzen dute parte. Animalietan egitura anitzen osagai izaten dira, eta egitura horien kolorea haiek emana izan ohi da, hala nola arrautzaren gorringoarena eta krustazeo askoren oskolena.

700 karotenoide deskribatu dira, gutxi gorabehera. Bi multzo nagusitan sailkatzen dira:

Karotenoak

α-Karotenoa

β-Karotenoa

γ-Karotenoa

δ-Karotenoa

ε-Karotenoa

ζ-Karotenoa

Likopenoa
Xantofilak

Anteraxantina

Astaxantina

Biolaxantina

Fukoxantina

Kantaxantina

Kriptoxantina

Errodoxantina

Luteina

Neoxantina

Zeaxantina

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]