Zenbakien teorian, kongruentzia terminoa bi zenbaki oso eta , zenbaki arruntaz —modulua deiturikoa— zatitzerakoan, hondar berdina dutela adierazteko erabiltzen da. Honako notazio hau erabiliz:
Honela irakurtzen da: kongruente modulu .
eta moduluarekiko kongruenteak dira, baldin eta soilik baldin moduluak eta -ren arteko desberdintza zehazki zatitzen badu, hau da, . Beste modu batera esanda, eta -k -rekiko zatiketan, hondar bera uzten badute. Gainera, baiezta daiteke zenbakia -ren batura eta -ren multiplo bezala idatzi daitekela, denez, izango da batentzat eta orduan, .
Adierazpen baliokideak
Kongruentziak hainbat modu matematikotan adieraz daitezke. Esate baterako, adierazpen hauek baliokideak dira:
- kongruente modulu
- zati -ren hondarra zati -ren hondarra da
- -k zehatz zatitzen du eta -ren kendura
- idatz daiteke -ren eta -ren multiplo baten batura bezala
Propietateak
Kongruentziak moduluarekiko eta zenbakien arteko baliokidetasun-erlazio bat adierazten du, hurrengo erlazioak betetzen dituelako:
- Erlazio bihurkaria (erreflexiboa): , guztietarako.
- Simetria erlazioa: bada, da.
- Iragate-erlazioa (trantsitiboa): eta badira, izango da.
eta badira:
-
Gainera, eta elkarrekiko lehenak badira, beste zenbait propietate ere betetzen dituzte, besteak beste:
- zenbakia eta -rekiko lehena bada, ere -rekiko lehena izango da.
- -rekiko lehena bada, orduan non . Horregatik, zatiketari buruz aritzeak zentzua du eta beraz, zuzena da non definizioz, .
- Aurrekoaren ondorio bezala, modulu bereko bi kongruentzia badaude, eta , batu, kendu edo biderka ditzakegu, kongruentziak egiaztatzeko: eta .
- Fermaten teorema txikia: Izan bitez lenbaki lehena eta . , -ren multiploa ez bada orduan:
- Izan bitez eta zenbaki lehenak eta . ez bada ez -ren ez -ren multiploa, orduan:
Kongruentzia klaseak
Edozein kongruentzia-erlazio bezala, n kongruentzia-modulua baliokidetasun-erlazio bat da, eta a zenbaki osoaren baliokidetasun-klasea, bidez adierazten dena, {… , a − 2n, a − n, a, a + n, a + 2n, …} multzoa da. Multzo hori, a modulo n-rekin kongruenteak diren zenbaki osoek osatzen dute. Baliokidetasun-erlazioa denez, baliokidetasun-klaseak defini daitezke. Klase bakoitzean m-rekin zatitzean hondar bera ematen duten zenbaki osoak daude. Beraz, m hondar desberdin daudenez, m baliokidetasun-klase daude. Bakoitzaren ordezkari modura 0, 1, . . . eta m − 1 zenbakiak har daitezke. Baliokidetasun klasea [] bezala ere adieraz daiteke.
Adibideak
- , 7 = 3 + 1 ⋅ 4 baita.
- , 82 = 1 + 9 ⋅ 9 baita.
- , 27 = 0 + 3 ⋅ 3 baita.
- , -3 = 3 + -1 ⋅ 6 baita.
- , 2 ≠ 5 + k ⋅ 6 baita.
Kongruentzia linealak
motako ekuazioen ebazpen orokorrean, d = zkh(a, n) zatitzaile komunetako handienak b zatitzen badu, orduan x soluzioa aurki daiteke kongruentziarako: Euklidesen algoritmoak r eta s osoak sortzen ditu, non d = ra + sn. Hortaz, x = rb/d soluzio bat da. Gainerako soluzioak x modulo n/d -rekin kongruenteak diren zenbakiak dira.
Adibidez, ondoko kongruentziak 4 soluzio ditu:
zkh (12, 28) = 4-k 20 zatitzen duelako. Euklidesen algoritmoak ondokoa ematen du: (-2)*12 + 1*28 = 4, hau da, r = -2 eta s = 1. Beraz, soluzio bat x = -2*20/4 = -10 izango da, eta -10 = 4 mod(7). Beste soluzio guztiak ere 4 modulo 7-rekin kongruenteak izan beharko dira.
Ikus, gainera
Kanpo estekak