Edukira joan

Bizkaiko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Bizkaiko armarria.
Bizkaiko armarria.

Bizkaiko armarria Jatorrizko Bizkai-Lurraldearen Nortasun-Adierazgarriei buruzko abenduaren 15eko 1986/12 Foru Arauaren hirugarren idazpuruen laugarren atalak ezarri[1] eta 2007an ukituak eman zizkioten[2][3]:

« Bizkai’ko ikurdia, urrengo zeaztuten dan lez egokitzen da: Zidarrezko landan, aritz orlegia, enborra bere kolorean dauala; adaburuan gurutzearen iru ertz gorriak. Urrezko ertzegala, zortzi astalki gorrigaz.

Aritz-orrizko ustaiak, urrezko ezkurdunak, inguratzen dau ikurdia.»

»

Armarria Bizkaiko jaunen armarrian oinarrituta dago[4]. Hala ere, 1986an tradizionalak ziren zenbait osagai desagertu ziren: Haroko leinuaren ikurra ziren arkume batez gizenduriko otsoak eta goikaldean agertzen zen lehoia hain zuzen ere[5].

Nahiz eta batzuk haritza Gernikako arbola dela esan, haritza betidanik Bizkaiko Jaurerriaren armarrian izan da.

Zerikusia duten armarriak

Erreferentziak

Ikus, gainera


Kanpo estekak