Kontu zaharrak
Kontu zaharrak Joxe Arratibel idazleak 1980an idatzitako narrazio liburu bat da, non ahozko ipuingintza jasotzen den. Kontu zaarrak izenburupean eman zen lehen aldiz argitara La Gran Enciclopedia Vascaren eskutik. Geroxeago, berriz, 1995ean berriro argitaratu zen, Erein argitaletxearen eskutik, euskara batuan (Kontu zaharrak izenburuarekin) eta Antton Olariagaren marrazkiez hornitua.
Kontu zaharrak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxe Arratibel |
Argitaratze-data | 1980 |
Generoa | narrazioa |
Jatorrizko izenburua | Kontu zaarrak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ilustratzailea | Antton Olariaga |
Formatua | Liburua |
ISBN | 84-248-0557-7 |
Literatur ibilbidea eta liburuaren jatorriaAipuaren errorea: Baliogabeko <ref>
etiketa;
baliogabeko izenak, adib. gehiegi
aldatu
Idazlearen literatur ibilbidea nahiko laburra da. Kontu zaharrak liburuaz gain, haurrentzako ipuin batzuk baino ez ditu argitara eman, liburu horren itzaletik agertu direnak. Izan ere, idazleak berak aitortzen zuen ez zuela bere burua ikusten gauza berriak asmatzen eta bestelako idazlanak egiten.
Liburuaren jatorria dela eta, idazleak azaltzen du nola sortu zen liburua: Jose Maria San Sebastian Latxagaren aholkuz hasi zen halako ipuinak biltzen, eta haren eraginari esker argitaratu ziren.
Liburuan biltzen diren ipuinak ondorengoak dira:
- Goñiko Zalduna
- Txerri beltza
- Sorta egurra eta Etsai zaharra
- Etsai zaharra eta sagarra
- Etsai zaharra eta mendiko lehoia
- Morroi azkar bat
- Perrandoren zorrak
- Lapurren leizea
- Txomin ipurdi
- Ehiztaria eta bi zakurrak
- Mari Xor
- Blanca Nieves
- Sorgina eta ama alarguna
- Sorgina eta emakume eder bat
- Andregai sorgina
- Aralargo txabola
- Lapurrak eta sakristaua
- Jentila eta artzaia
- Neskame sorgina
- Ardiak eta belarra
- Aingeru Goardakoa
Liburuan biltzen diren ipuinak etxean aitari, amari, auzokoei... entzundakoak dira. Halaxe azaldu zuen egileak ipuinen jatorria:
« | Aitagandik jaso nituen, beharbada, inportanteenak: "Txerri Beltza", "Ehiztaria eta bi txakur", "Etsai Zaharrenak",... Beste batzuk, amarengandik, auzoko batengandik,... Beste batzuk, berek ikusi edo bizitakoak bezala esaten zituzten. Esate baterako, Aingeru-goardakoarena: <<Hori nik ezagutu nian!>>, esan ohi zuen gure amak.Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa;
baliogabeko izenak, adib. gehiegi |
» |
Umetan etxean eta auzoan entzundako ipuinak dira, baina horrek ez du esan nahi denak iturri berberekoak direnik. Izan ere, ipuinak irakurtzen Arratibelen bilduman ipuin ezagun batzuen oihartzunak edota aldaerak (eta ez euskal itzulpenak) agertzen direla ikusten du irakurleak. Felipe Juaristiren hitzetan:
« | Dena dela, ipuinen zerrenda ikusirik, garbi dago iturri bat baino gehiago dituela, izanez ere, zenbait ipuin Eropako tradizioan agertzen baitzaizkigu. Esaterako, eta besteak beste, <<Mari Xor>>, <<Blanca Nieves>>... Mundu guztikoak dira ipuin horiek.[2]. | » |
Orain artean aipaturiko ipuinetan ez ezik, beste batzuetan ere halako oihartzunak aurki daitezke. Etxanizek dioenez:
« | Ziur naiz bat baino gehiago harrituko dela Lapurren leizea ipuinean Ali Baba haren antza aurkitzean.[3]. | » |
Ipuin hauetaz hitz egiterakoan zerbait goraipatzen bada, ahozkotasuna, ahozko kontakizunaren eredua, era bikain batean jaso zuela izan da. Idazleak ahozko ipuinen xarma eta magia gordetzen jakin zuen eta badirudi puntu horretan ipuin-liburu hau komentatu duten gehienak aho batez aritu direla:
« | Kontaera bera da ederra. Grazia aparta du Joxe Arratibelek esan behar duena esateko. Gazteek eta helduek leitzeko moduko ipuinak dira liburuan bildutakoak; edo nahi izanez gero, norbaitek ahots sendoz irakurtzeko modukoak. Joxe Arratibelek tradizio bati eusten dio, gure ahozko literatura gal ez dadin.[2] | » |
Joxe Arratibelek literatur elaborazioaren prozesu baten ondorioa erakusten du bere testuetan, haurtzaroan entzundako ipuinak biltzen dituen arren, bere lanaren emaitza bilketa hutsa ez dela frogatuz. Idazle-sena du, eta etnologoen ikuspuntutik begiratuta baizik interesa ezin izan lezaketen testuak biltzetik, literatur irakurleen neurriko testuak atontzera pasatu da, eta urrats horri esker ipuin folkorikoak izan zitezkeenak edozein irakurlerentzako eta bereziki haur eta gazteentzako ipuin irakurgarriak bihurtu zituen.
Izan ere, folklorean adin zehaztu gabeko publikoarentzako literatura aurkitzen bada ere, esan daiteke gaurko ikuspuntutik begiratuta, haurrek osatzen dutela halako ipuinen berezko irakurleria.
1995ean, aspaldi agortua zen liburuaren edizio berri bat egin zuen Miel Anjel Elustondok, Joxe Arratibeli egindako elkarrizketa bat gehituz eta testuak euskara batura ekarriz. Ilustrazioak Antton Olariagak egin zituen.
Liburu horren ondoren, eta beti Miel Anjel Elustondoren laguntzarekin, Arratibelek bertan jasotako zenbait ipuin haurrentzako edizioetan plazaratu zituen:
Joxemartin Apalategik ikerketa antropologiko bat egiteko bildumako zenbait ipuin erabili zituen, zehazki ondorengoak:
- Txomin ipurdi
- Etsai zaharra eta sagarra
- Lapurren leizea
- Etsai zaharra eta mendiko lehoia
- Kanillo arrantzalea eta Kanillo txiki
Apalategiren liburuan eskaintzen diren ondorioen artean, komunitate baten historia ezagutzeko orduan ipuin hauek duten garrantzia azpimarratzen da, kultura materialak erakutsitako historiak eta idatzizko historiak azaltzen dutenarekin batera triangelu bat osatuz.
Ikuspuntu antropologiko horretatik begiratuta, honelako ipuinetako istorioak ez ezik historia ere ikusi behar dugu, azken finean komunitate horren historian garrantzitsuak izan ziren gertaerak kontatzen baitira, era sinboliko batean azalduta bada ere.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Rojo Cobos, Francisco Javier. (2011). Egungo Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historia. Iruñea: Pamiela, 97-106 or..
- ↑ a b Juaristi, Felipe. (1995). Etxean entzundakoak. El Diario Vasco.
- ↑ Etxaniz Erle, Xabier. (1996). Altxor txiki bat. Euskaldunon egunkaria.
- ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Rojo
izeneko erreferentziarako - ↑ Jose Arratibel Zurutuza. .