Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (alemanez: Franz II, Erwählter Römischer Kaiser; Florentzia, 1768ko otsailaren 12a - Viena, 1835eko martxoaren 2a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko azken enperadorea izan zen. 1792tik 1806ko abuztuaren 6an, Austerlitzeko porrotaren ostean, Inperioa desegin zen arte erreinatu zuen. Horrez gainera, 1792-1835 bitartean Hungariako eta Bohemiako erregea, eta 1804-1835 bitartean Austriako enperadorea izan zen[1].
Biografia
aldatuLeopoldo II.aren semea eta Maria Antonietaren iloba zen. Frantziak bere kontrako gerra hasi zuen 1792an; hondamen askoren ondoren Italiako (Lombardia) eta Inperio Santuko lur asko (Herbehereak, Rhin eskualdea) utzi behar izan zituen. 1804ean Austriako enperadoretza hartu zuen herentziaz. 1806an Rhingo Konfederazioa onartu behar izan zuen. Frantzisko I.a izena hartu eta 1806ko abuztuaren 6an Inperio Santuko enperadore titulua utzi behar izan zuen.
1809an Napoleonekin izandako arazoak konpontzeko bere alaba Maria Luisa eman zion emazte; 1810ean ezkondu ziren. Hala ere, 1813an, Metternichek gomendaturik, Napoleonen kontrako koalizioan sartu zen. Vienako Kongresuari esker lehenago bere mendean izandako lurrak berreskuratu zituen, baina ezin osatu ahal izan zuen berriro Inperio Santua. Germaniar Konfederazioko lehendakari izan zen. Metternichen politika sistema gauzatu zuen, liberalismoaren kontrakoa alegia.
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/11/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Francis II[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |