Fausto (Goethe)

Johann Wolfgang von Goetheren antzezlana

Fausto Goethek idatzitako drama erromantiko ospetsua da. Alemanez idatzita haren lehen atala 1808an argitaratu zuen. Bigarrena, bere heriotzaren ondoren argitaratu zuten, 1832an, hain zuzen. Kondaira horren inguruko bertsio ugari badira ere, Goetheren bertsioa, guztien artean eragin handikoena izan da. Batzuek Alemaniako literaturaren idazlanik gorentzat jotzen dute. Goetheren lanak hainbat gai jorratzen ditu, besteak beste, gaztetasun amaigabea, askatasuna, ongia eta gaizkiaren arteko erlazioak, morala edota giza-izaeraren mugak. Fausto, oraingoan, Infernutik libratuko zuen Goethek.[1]

Fausto (Goethe)
Jatorria
Sortzailea(k)Richard Westall (en) Itzuli
Egilea(k)Johann Wolfgang von Goethe
Sorrera-urtea1774
Argitaratze-data1808
IzenburuaFaust
Ezaugarriak
Genero artistikoatragedia
Hizkuntzaalemana
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaHistoria von D. Johann Fausten (en) Itzuli
Fikzioa
kronologia
Urfaust (en) Itzuli eta Faust. A fragment (en) Itzuli Fausto (Goethe)

Fausto, kondaira eta historia

aldatu

Fausto Alemaniako elezahar klasiko baten protagonista da. Fausto gizon argia eta arrakasta handikoa da, baina baita bere bizitzarekin asegaitza ere, eta, beraz, deabruarekin itun bat egiten du bidegurutze batean, bere arima mundu mugagabeko jakintzaren eta plazerren truke emanez.

Antza denez, bada ere Fausto historikoa. Fausto 1480an jaio omen zen Alemaniako Baden-Württembergeko Knittlingen herrian. Kolonian, Leipzigen eta beste hiri alemaniar batzuetan bizi omen zen. Esan ohi da 1540an hil zela Staufen im Brisgau herrian, sustantzia kimikoekin egindako ikerketa batek sorrarazitako eztanda bat izan zela medio. Haren izena Georgius Faustus zatekeen. Luterok, Erreforma Protestantearen sortzaileak, deabru-botereak egotzi zizkion.

Goethen lanaren historia

aldatu

Lehen zatia, Faust: der Tragödie erster Teil (Fausto: Tragediaren lehen zatia), 1806an amaitu zuen Goethek hasiera batean. 1808an argitaratu ondoren, 1828–1829an berrikusitako edizio bat argitaratu zuen, egileak berak argitaratutako azkena izango zena. Aurretik, 1790ean Fausto izeneko bertsio partziala agertu zen, zati bat. Lanaren lehen bertsioak, Urfaust bezala ezagutzen direnak, 1772 eta 1775 bitartean egin ziren; hala ere, lanketa horren xehetasunak ez daude erabat argi.

Goethek bigarren zatia idazten amaitu zuen, Faust: der Tragödie zweiter Teil (Fausto: Tragediaren bigarren zatia), 1832an, hil zen urtean. Lehenengo zatian ez bezala, ekintzaren fokua ez dago Faustoren ariman, deabruari saldua izan baita, baizik eta psikologia, historia eta politika bezalako fenomeno sozialetan. Bigarren zatia Goetheren azken urteetako okupazio nagusia izan zen, eta bakarrik hil ondoren agertu zen, 1832an.[2]

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Atalez atal hau da argumentu orokorra:[1]

Lehen atala

aldatu
 
Faustoren lehen edizioa, 1808koa.

Faustoren Lehen zatia istorio konplexua da. Leku askotan kokatzen da, lehena zerua delarik. Mefistofelesek itun bat egiten du Jainkoarekin: gizaki gogokoena Jainkoagandik (Fausto) desbideratu dezakeela dio, ezaguna izan daitekeen guztia ikasten ahalegintzen ari baita, asmo moraletatik urrun. Hurrengo eszena Faustoren estudioan gertatzen da, non protagonista, ezagutza erlijioso, gizatiar eta zientifikoaren urritasunagatik etsita, magiara itzultzen baita ezagutza infinitua lortzeko. Hala ere, susmoa du bere saiakera ez dela emaitzarik lortzen ari. Zapuztuta, suizidioa kontsideratzen du, baina baztertu egiten du Pazko hurbilaren hasierako oihartzuna entzuten duenean. Bere laguntzaile Wagnerrekin paseatzera doa eta txakurtxo batek, kanitxe arrunt batek, jarraitzen dio etxera.

Faustoren estudioan kanitxea deabru bihurtzen da. Faustok tratu bat egiten du berarekin: deabruak Faustok nahi duen guztia egingo du lurrean dagoen bitartean, eta trukean Faustok deabrua zerbitzatuko du beste bizitzan. Tratuaren arabera, Mefistofeles Faustori zerbitzatzen ari zaion bitartean, Faustok ematen dion zerbaitekin hain pozik geratzen bada, une hori betiko luzatu nahi izateraino, une horretan bertan hilko da Fausto. Deabruak eskatzen dionean odolez sina dezala ituna, Faustok ulertzen du honek ez duela konfiantzarik bere ohorezko hitzarekin. Azkenean, Mefistofelesek irabazten du liskar hau, eta Faustok bere odol tanta batekin sinatzen du kontratua.

Jarraian, bere txango batean, Margaret (Gretchen ere deitua) ezagutzen du Faustok. Neskak erakarri egiten du, eta bitxi-opariekin eta Martha auzokidearen laguntzarekin, deabruak Faustoren besoetara eramaten du Gretchen, eta honek liluratu egiten du eta, azkenean, bereganatu. Gretchenen ama alabak Faustorekin adiskidetasun handiagoa izateko eman zion lo egiteko edabearen erruz hiltzen da. Gainera, Gretchenek haurdun geratu dela jakingo du. Bere anaia Valentinek Fausto salatzen du, desafio egiten dio eta Fausto eta deabruaren eskuetan hiltzen da. Gretchenek bere seme ez-legitimoa itotzen du eta hilketagatik kondenatzen dute. Fausto heriotzatik salbatzen saiatzen da, espetxetik askatuz, baina lortu ez duenez, deabruari laguntza eskatzera joaten da. Gretchen, eromenak jota eta ihes egiteari uko eginda, Faustoren besoetan hil zen.

Bigarren atala

aldatu

Aipamen klasikoetan aberatsa, Faustoren Bigarren zatian lehen zatiko istorio erromantikoa baztertua da eta Fausto magiazko mundu batean esnatzen da abentura eta helburuen ziklo berri bati ekiteko. Piezak bost ekitaldi ditu — atal independente samarrak —, eta horietako bakoitzak gai bat du. Faustok denboran eta espazioan bidaiatzen du. Alemaniako enperadoreari arazo ekonomikoak konpontzen laguntzen dio, era guztietako izaki fantastikoak (txorrotak, ninfak, sirenak, etab.) biltzen dituen festa bat antolatzen du, eta Helenaren mamuak poztu egiten du. Helenaren ondoren, Antzinaroan, Euphorion hil zen, Ikarori gertatu zitzaion bezala hegaz egiten saiatuz. Bere ama Helenak Euphorion ilunpetan laguntzen du, Fausto berriro bakarrik utziz. Enperadorearengana itzuli eta inperioa bateratzeko borroka erabakigarria irabazi zuen. Honek lurrak oparitzen dizkio kostaldean. Haietan, nahi gabe beste bizitza batzuk suntsitu ondoren, hil egiten da betirako bakean bizi nahiko lukeen leku bat aurkitzean. Azkenean, Fausto zerura doa apustua galduta ere. Aingeruek bosgarren ekitaldiaren amaieran deklaratzen dute, Margaritaren laguntzaz, "beti lanean ahalegintzen dena / erreskatatu eta berreskura dezakegu".

Bi atalen arteko lotura

aldatu
 
Faustoren azala, Leipzigeko edizioa, 1932.

Hasiera batean, argumentua irakurrita, liburua bi atal oso desberdinak dituela ematen du. Baina haien arteko lotura ugari daude. Lehen zatian zehar, Fausto pozik sentitzen da; tragediaren azken ondorioa eta itunen emaitza bigarren zatian baino ez da agertzen. Lehen zatiak mundu txikia irudikatzen du eta Faustoren eremuan gertatzen da, denborazko ingurunea. Bigarren zatia, aldiz, mundu zabalean edo makrokosmosean gertatzen da. Gainera, munduaren balorazioan aldaketa bat da Faustorentzat, gauzak ikusteko modua aldatzen baitu. Bigarren zatirako Margaritarekiko maitasuna gainditu du eta duela gutxi boterearekiko maitasun bat aurkitu du; hala ere, bere lehen amodioa tartekatzen duen salbazioak alde baten eta bestearen arteko lotura erakusten du, erromantizismo alemaniarraren idealen, emozionalaren edo subjektiboaren, irudikapena besterik ez dena, arrazionalaren edo objektiboaren gainean.[3]

Eragina

aldatu

Faustoren eragina handia izan da, bai Alemanian baita ere Medebaldeko kulturan. Istorioak literatura-, musika- eta pintura-lan ugari inspiratu ditu. Interpretazio anitz eta batzuetan kontrajarriak egin dira Bigarren Zatiarekin (junguianak, freudiarrak, soziologikoak, alkimikoak, literarioak eta klasikoak, gutxi batzuk bakarrik izendatzeagatik). Lana ezagutza zientifikoari, erlijioari, pasioari eta sedukzioari, independentziari eta maitasunari buruzko parabola bat da, besteak beste.[4] Termino poetikoetan, Goethek moralki interesatua den metafisika baten testuinguruan kokatzen ditu zientzia eta boterea. Fausto zientzialari enpirikoa da, eta ongia eta gaizkia, Jainkoa eta deabrua, sexualitatea eta hilkortasuna bezalako gaiei aurre egin behar izaten die.[5][6]

Alemanierari ere eragin dio Goetheren Faustoak, bereziki "Lehen zatia"k. Alemanierazko esamolde batzuk liburu horretan dute jatorria, adibidez.

Moldaketak

aldatu

Goetheren antzezlana eragin handia izan du Europako kulturan. Asko izan musikarako eta zinemarako egin diren moldaketak. Hona hemen ezagunenak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu