2015eko Tianjingo eztandak
2015eko Tianjungo eztandak abuztuaren 12an hasi ziren, Tianjin hiri txinatarraren portuko biltegi esparruan, Binhai alderdian. Zenbait hedabideren esanetan, "Txinako Txernobyl" izan zen.[1] Instalazioan material kimiko arriskutsuak biltegiratzeak, dirudienez legez kanpo, eragin zuen leherketa.[2]
2015eko Tianjingo eztandak | |
---|---|
Mota | industria hondamendi |
Data | 2015eko abuztuaren 12a |
Kokaleku | Binhai Gune Berria Tianjin |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | ingeles |
Kausa | spontaneous combustion (en) nitrozelulosa (2015eko abuztuaren 12a) industria sute leherketa amonio nitrato (2015eko abuztuaren 12a) Kate-erreakzio leherketa |
Honen ondorioa | atmospheric dispersion (en) list of highly toxic gases (en) |
Pertsona hilak | 129 173 |
Pertsona zaurituak | 797 |
Pertsona desagertuak | 44 |
Ondorioz, 172 hildako izan ziren, haietako 104 suhiltzaileak,[3] 700 zauritu, eta inguruko ehunka etxebizitza suntsitu zituen. Eztandak 2,2 graduko lurrikara eragin zuen Richter eskalan.[2]
Aurrekoak
aldatuGertaera Binhai zonaldean eman zen, Tianjín hiriko portuan. Abuztuaren 12ko gauean, portuko kontainer batzuk hasi ziren erretzen. Ondorioz, bi eztanda izugarri eman ziren, 21 TNT tonetako parekoak, lehendabizikoa 23:40an. Eztanden hedatze-uhinak hamar kilometrotako distantzia hartu zuela jakinarazi zuten.
Ondorioak
aldatuHurrengo egunean, ofizialki 50 hildakoen zifra onartu zen, tartean bertaratutako suhiltzaile askorena; beste hamarnaka pertsona desagertutzat eman ziren. Handik hiru egunetara hildakoen zifra 114koa zen.[4] 700 pertsona zaurituak gertatu ziren, 60 egoera larrian. Istripuak kutsadura handia eragin du. Zientzialariek oso pozoitsua den sodio zianuro arrastoak aurkitu zituzten portuko uretan, leherketaren ondorioz isuritakoak. Hori gutxi balitz, 40 produktu kimiko arriskutsuak zeuden bilduta zonalde horretan. Tianjin eremutik hiru kilometro itzulinguruan bizi diren herritarrak ebakuatu dituzte, produktu kimikoekin kutsatzeko ematen den arriskuagatik. Eztandek egunetan jarraitu dute.[5][4] Txinako gobernuak gaiaren inguruan zentsura ezarri du. Bitartean, populazioak kalean haien haserre erakutsi zuen,
Beste ondorioak kutsadurarenak izan ziren: esaterako euri azidoak eman ziren; askatutako sodio zianuroren ondorioz, euria egiterakoan inguruan zebilen jendeak azalan azkura eta erre sentzazio ezpainetan zein larruan nabaritzen zuen. Ondorioz, autoritateek istripuaren inguruan ez ibiltzeko agindua eman zuten. [6]
Ustelkeria kasua
aldatuHasierako bi eztandak kontainerrak zamatzeko inguru batean gertatu ziren. Zonaldea Ruihai International Logistics konpainiakoa da. Konpainiaren lehendakaria, Yu Xuewei, lehendakari ordea, Li Liang, eta beste hamabi pertsona atxilotuak izan dira, antza, elementu kimiko arriskutsuak maneiatzeagatik horretarako baimenik izan gabe. Halaber, portuko funtzionario asko susmopean daude eroskeriak jasotzeagatik.[5]
Azken balantzea
aldatuOfizialki, hauexek dira datuak (2015/08/27):
- Hildakoak: 139 pertsona (84 suhiltzaile, 8 polizi, 47 zibil)
- Desagertutakoak: 34 pertsona
- Zaurituak: 700 gutxienez
- Portuan zamatutako gai arriskutsuen tonak: 3.000[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://internacional.elpais.com/internacional/2015/08/12/actualidad/1439402318_857309.html
- ↑ a b (Ingelesez) «The powerful explosions in Beirut and Tianjin: 5 years apart; both caused by improper storage of hazardous chemicals» Manila Bulletin 2020-08-06 (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
- ↑ (Ingelesez) Beijing, Associated Press in. (2015-09-12). «Tianjin explosion: China sets final death toll at 173, ending search for survivors» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20150923215155/http://www.berria.eus/albisteak/113867/700_tona_sodio_zianuro_daude_tianjingo_portuaren_inguruetan.htm
- ↑ a b http://www.publico.es/internacional/policia-china-detiene-directivos-empresa.html
- ↑ http://www.publico.es/internacional/lluvia-acida-tianjin-poblacion-ya.html
- ↑ http://www.publico.es/internacional/policia-detiene-12-personas-tragedia.html
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Eztandak You Tuben.
- (Gaztelaniaz): Kutsadura ibaian eta itsasoan.