Ur termal
Ur termalak lurpetik gainazaleko tenperatura baino 5 °C beroago irteten diren ur mineralak dira. Ur hauek Lurreko beheragoko geruzetatik datoz, beheragoko geruza horiek tenperatura altuagoan baitaude. Osagai mineralen kopuru handia izaten dute, eta hidroterapian erabili ohi dira, bainu, dutxa, arnaste, berotze nahiz ureztatzearen bitartez.
Tenperatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ur izoztuak (20 °C baino gutxiago)
- Ur hipotermalak (21-35 °C)
- Ur mesotermalak (35-45 °C)
- Ur hipertermalak (45-100 °C)
Konposaketa minerala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ur burnitsuak: euren konposaketan, batik bat, burnia dute. Bereziki eraginkorra gabezia egoerak eta gibeleko kalteentzako.
- Ur klorotsuak: kloroa dute. Liseri jariakinak pizten dituzte, beste batzuen artean.
- Ur sulfuratuak eta sulfurotsuak: sufrearekin. Hidrologia medikoaren arloan oso erabiliak, lehenak, azidoak eta lokatztsuak dira.
- Ur sulfatatuak: sufreaz gain, sodioa, kaltzioa, magnesioa edo kloroa izan dezakete euren konposaketan. Oso erabiliak dira.
- Ur bikarbonatatuak: bikarbonatoarekin. Hotzak eta alkalinoak. Bihotzerre egoeretan erabiltzen dira. Sodikoak, kaltzikoak, mistoak, kloruratuak edo sulfatatuak izan daitezke.
Banaketa munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia edozein herrialdek izan ditzake ur termalak bere lurraldean. Ur termalen toki garrantzitsu asko, toki sumenditsuak dira, Zeelanda Berria, Mexiko, Japonia, Islandia, Kolonbia, Bolivia, Txile, Peru eta, AEBetan, Yellowstoneko Parke Nazionala. Uruguai iparraldean dauden Artigas, Salto eta Paisandu eta Argentinako Entre Riosko probintzian ere badaude, azken herrialde honetako garrantzitsuenak Termas de Rio Hondoko hirian, Santiago del Esteroko probintzian eta Kopahuen, Neuquengo probintzian daude. Kolonbian, Huila departamenduko Las Termales de Rivera aipatu behar da. Peru iparraldean, Kurgoseko barrutian, ur sulfurotsu eta burnitsu beroen iturburu handiak azaleratzen dira, propietate sendagarri askorekin, reumatismo kasuetarako batez ere. Hauek, El Eden, Yanasara eta Txurinen daude.
Euskal Herrian eta gainontzeko Espainian ere daude. Euskal Herrian nabarmen daitezkeenak, une honetan, Zumaia, Zestoa, Sobron, Donostia eta Fiteron daude. Duela urte asko, Euskal Herriko beste herri batzuetan ere egon ziren. Orain, ordea, ez dira existitzen. Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako bainuetxeak inguruan aurkitzen ziren ur termaletaz baliatzen ziren. Espainiako gainontzeko autonomi erkidegoetan, Puente Viesgokoa da ezaguna, Kantabrian, Andaluzian, Jabalkon Muinoaren pean dagoen Zujarrekoak nabarmendu behar dira.
Mundu osoko toki askok, ezaugarri geologiko honekin harremana duten izenak dituzte. Horieako batzuk, honako hauek dira:
- Aguascalientes, Mexikoko estatu, udalerri eta herria.
- Hot Springs, Arkansas, AEBetan (iturburu beroa)
- Oymyakon, Siberian, Errusian (izozten ez den ura)
- Puruandiro (purepetxieraz ur termalen tokia) Mexikoko udalerri eta hiria.
- Thermopolis, Wyoming, hau ere AEBetan (hiri beroa)
- Tiflis, Georgia (toki beroa)
- Santa Rosa de Cabal, Risaralda, Kolonbia Termales de Santa Rosa eta Termales de San Vicente.
- Hévíz lakua, Hungaria, munduko aintzira termal handiena.