Edukira joan

Niki Lauda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Niki Lauda

(1982)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndreas Nikolaus Lauda
JaiotzaViena1949ko otsailaren 22a
Herrialdea Austria
HeriotzaZürich2019ko maiatzaren 20a (70 urte)
Hobiratze lekuaHeiligenstädter Friedhof (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaErnst-Peter Lauda
AmaElisabeth Lauda
Ezkontidea(k)Marlene Knaus (en) Itzuli
Birgit Wetzinger (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerak1 Formulako gidaria, hegazkinlaria, ekintzailea eta sporting director (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Lauda Air (en) Itzuli
Mercedes F1 Team (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0484399 Rottentomatoes: celebrity/niki_lauda Allmovie: p143852 Metacritic: person/niki-lauda
Discogs: 3540187 Find a Grave: 199306395 Edit the value on Wikidata

Andreas Nikolaus "Niki" Lauda (Viena, Austria, 1949ko otsailaren 22a - Zurich, 2019ko maiatzaren 20a) auto-gidari profesional eta enpresaburua izan zen, 1 Formulako gidari izandakoa. Hiru aldiz irabazi zuen 1 Formulako munduko txapelketa.

Niki Lauda, 1996an.

1 Formulako gidari gisa, 1968an hasi zen automobilismoan, eta hurrengo urteetan 3 Formulan eta 2 Formulan aritu zen. 1 Formulako lasterketei dagokienez, hasieran March taldearekin parte hartu zuen (1971-1972 urteetan), eta gero BRM (1973), Ferrari (1974, 1975, 1976 eta 1977), Brabham (1978-1979) eta McLaren (1982-1985) taldeekin. 1974an lehen garaipenak erdietsi zituen Ferrarirekin Espainiako eta Herbehereetako sari nagusietan, eta 1975ean lehen aldiz izan zen 1 Formulako munduko txapelduna. 1976an bizitza galtzeko zorian izan zen Alemaniako Sari Nagusian izandako istripuagatik, eta erredura-orbainak geratu zitzaizkion aurpegian, baina hurrengo urtean munduko txapeldun izan zen bigarren aldiz. 1979an Brabham-Alfa taldean zegoela, 1 Formula utzi eta Lauda Air bere hegazkin-konpainiako lanetan murgildu zen, baina bi urte geroago konpainiak porrot egin zuen, eta berriro ere lasterketetara itzultzea erabaki zuen. 1984an hirugarren aldiz irabazi zuen 1 Formulako Munduko Txapelketa, baina hurrengo urtean betiko utzi zuen automobilismoko lehiaketa nagusia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niki Lauda Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Austria
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.