Ipuurren Papiroa
Ipuurren Papiroa (Ipuwer papyrus ingelesez), 17 papiro txataletan mantendutako Antzinako Egiptoko olerki bat da, Leidengo Papiroa I 344 izenarekin sailkatua. Herbehereetako Leiden herriko Museo Arkeologiko Nazionalean dago.
Ipuwerren Aieneak edo Ipuurren Aieneak ere deitua da.
Eskuizkribua, Menfisen aurkitu zen, baina, beharbada, Saqqaratik zetorren, 378 zentimetroko luzera eta 18 zentimetroko altuera du. K.a. XIII. mendearen amaieran datatua dago, eta, olerkia idatzi zen garaia zein izan zen ezagutzen ez den arren, adituren batzuk, Egiptoko Tarteko Lehen Aroan idatzi zela iradoki dute, K.a. 1850etik K.a. 1600 arte.
Istorioa, Egiptoko Antzinako Inperioaren erorketa erakusten zuen elezahar historikotzat hartzen da, edo Egiptoko Tarteko Bigarren Aroan zegoen ustezko kaosak inspiratutako aiene bat, zenbait mende beranduago, edo, beharbada, baita bi gertaeren konbinaketa bat ere.
Ipuurrek (Ipu ur) "Ipu printzea", ordena zaharraren aldekoa, desastre naturalez eta kaos egoera batean zegoen Egipto samindu bat deskribatzen du, mundu nahastu bat, non pobrea aberats bihurtzen den, eta, aberatsa, pobre, eta gerra, gosea eta heriotza alde guztietan dauden. Ordena zaharraren erorketa honen zantzu bat, mirabeek euren mirabetza utzi eta errebeldiaz jokatzen duten aienea da.
Honen ondorioz, eta "ibaia odola da" bezalako esaeren ondorioz, batzuk, dokumentua, anakronikoki, Itun Zaharreko Irteera liburuan kontatzen diren Egiptoko Izurrien istorio egiptoar bezala interpretatu dute, eta sarri aipatzen dute Bibliako testuaren froga bezala erakunde erlijiosoren batzuk. Benetan, dirudienez, tradizio luzekoa den kexuko genero literario bat eratzen du, honi buruz, oihartzunak, adibidez, Bizitzari buruzko ilusioa galdutako baten elkarrizketa bere arimarekin aurkitu daitezkeelarik, edo, askoz beranduago, Joben liburuan. Hain zuzen ere, halako testu bat, oso antzeko moduan dago Joben liburuan:
Hel dadila gizateria existituko ez den eguna, gizonek seme-alabarik izango ez dutena, seme-alabarik jaioko ez direna, lur gainean zarata oro desagertuko dena eta gehiago borrokatu behar ez dena.