Enpresa pribatu
Enpresa pribatua inbertitzaile pribatuen jabetza duen sozietate komertziala da. Inbertitzaileak gobernuz kanpokoak izateaz gainera, bertako akziodun edota jabe dira (normalena hainbat jabez osatua egotea bada ere, posible da pertsona bakar baten jabetzapean egotea). Enpresa pribatuek, ekonomiaren sektore pribatua osatzen dute.
Enpresa pribatuek kudeaketa independente eta autonomoa dutenak, jabe eta bazkideek jarritako helburuen arabera eta irabaziak beraien artean banatuz; aldi berean, liberalismo ekonomikoak bultzaturiko enpresa mota da, enpresa pribatuen irabazi-asmoak eta merkatuan beraien artean sortzen den lehiak ekonomiaren oreka eta gizartearen ongizatea dakartzate baieztatuz.
Jabetzaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banakako enpresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banakako enpresatan enpresaren jabea pertsona fisiko bakarra da banakako enpresetan eta pertsona fisiko moduan ere erantzukizun mugagabea du enpresak sortutako obligazioak betetzeko, enpresaren ondarea eta ondare pribatua bereizi gabe; merkataritza-zuzenbideak, ordea, enpresaburu eta bazkideen erantzukizuna mugatzen duten figurak sortu ditu eta halatan gutxi dira bere jarduera betetzeko banakako enpresaren figura aukeratzen duten enpresaburuak.
Sozietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sozietateetan enpresaren jabetza pertsona zenbaitek batera daukatenean, sozietate bat sortzen dela esaten da; enpresaren jabe den pertsona bakoitzari bazkide deritzo eta sozietate-mota zein den erantzukizun mota berezia du.
Sozietate zibilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sozietate zibilak eta ondasun komunitateak: enpresaren izaera bazkideak diren pertsona fisikoekin dator bat eta beraz, erantzukizun subsidiario, solidario eta mugagabea du, ondasun komunitateetan bazkide bakoitzaren partizipazio-kuotaren araberakoa bada ere. Espainiar zuzenbidean ez dute merkataritza-izaerarik eta beraz, ez dute Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar.
Sozietate kolektiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]sozietate kolektiboak: hauetan bazkideek erantzukizun subsidiario, solidario eta mugagabea dute eta beraz, bazkideek elkarrekiko konfiantza osoa dutenean osatzen dira, sozietate zibiletan bezala. Merkataritza-izera du eta beraz, Sozietateen gaineko zerga ordaindu behar du.
Sozietate komanditarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]sozietate komanditarioa: sozietate hauetan bakide kolektiboak zein komanditarioak daude; bazkide kolektiboek lana zein kapitala jartzen dituzte eta erantzukizun mugagabea dute; bakide komanditarioek, berriz, kapitala bakarrik jartzen dute eta euren erantzukizuna kapital horretara mugatzen da.
Erantzukizun mugatuko sozietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erantzukizun mugatuko sozietatea: sozietate anonimoekin batera, sozietate-mota ugariena da; bertan bazkideek jarritako kapitalera mugatzen den erantzukizuna dute, baina printzipioz euren ekarpena ezin zaio beste pertsona bati eskualdatu;
Sozietate anonimoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sozietate anonimoa: bazkideen ekarpenek osaturiko kapitala akzioetan banatzen da eta bazkideen ekarpena bere esku dauden akzioek adierazten duten zenbatekora mugatzen da; akzio hauek eskualdatu egin daitezke baldintzarik gabe eta, beraz, bazkideak edo enpresaren jabeak aldakorrak izan daitezke denboran zehar (eta hortik sozietateak duen anonimo izena).