1985eko Bost Nazioen Txapelketa
1985eko Bost Nazioen Txapelketa | |
---|---|
Datak | otsailaren 2tik apirilaren 20ra |
Txapelduna | Irlanda (10.a) |
Slam Nagusia | ez |
Partida kop. | 10 |
Puntu gehien | Michael Kiernan (42) |
Entsegu gehien | Trevor Ringland (3) |
← 1984
|
1986 →
|
1985eko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita hamaseigarren ekitaldia izan zen (guztira 91.a). 1985eko otsailaren 2an hasi eta apirilaren 20an bukatu zen. Irlanda izan zen txapelduna[1]. Beste 24 urte pasatu beharko ziren irlandarrek garaipen berri bat izateko, 2009ko Slam Nagusia hain zuzen ere.
Txapelketa honetako kontu aipagarriena hiru partida atzeratu behar izana da. Lehenengo jardunaldian jokatu beharreko partida biak martxoaren 30era atzeratu ziren, eguraldi oso txarra izan baitzen. Hirugarren jardunaldian Gales eta Ingalaterraren artekoa ere atzeratu egin zen Cardiffeko zelaia erabat izoztuta zegoelako[2].
1984ko txapelketan partida guztiak irabazi zituen Eskoziak eta Irlandak guztiak galdu, eta 1985ean Irlanda izan zen txapelduna eta Eskoziak partida guztiak galdu zituen.
Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partehartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selekzioak | Estadioa (Hiria) | Entrenatzailea | Kapitaina |
---|---|---|---|
Eskozia | Murrayfield Stadium (Edinburgo) | Derrick Grant | Roy Laidlaw, David Leslie |
Frantzia | Parc des Princes (Paris) | Jean Desclaux | Philippe Dintrans |
Gales | National Stadium (Cardiff) | John Bevan | Terry Holmes |
Ingalaterra | Twickenham Stadium (Londres) | Dick Greenwood | Paul Dodge |
Irlanda | Lansdowne Road (Dublin) | Mick Doyle | Ciaran Fitzgerald |
Puntuazio sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| |||||||||||||||
Taldea | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Alde | Aurka | Diferentzia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Irlanda | 7 | 4 | 3 | 1 | 0 | 67 | 49 | +18 | ||||||
2 | Frantzia | 6 | 4 | 2 | 2 | 0 | 49 | 30 | +19 | ||||||
3 | Gales | 4 | 4 | 2 | 0 | 2 | 61 | 71 | -10 | ||||||
4 | Ingalaterra | 3 | 4 | 1 | 1 | 2 | 44 | 53 | -9 | ||||||
5 | Eskozia | 0 | 4 | 0 | 0 | 4 | 46 | 64 | -18 |
Partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jard. | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|
1 | Irlanda Frantzia |
atzeratua atzeratua |
Ingalaterra Gales |
2 | Ingalaterra Eskozia |
9-9 15-18 |
Frantzia Irlanda |
3 | Frantzia Gales |
11-3 atzeratua |
Eskozia Ingalaterra |
4 | Eskozia Irlanda |
21-25 15-15 |
Gales Frantzia |
5 | Ingalaterra Gales |
10-7 9-21 |
Eskozia Irlanda |
1 (atzeratuak) |
Irlanda Frantzia |
13-10 14-3 |
Ingalaterra Gales |
3 (atzeratua) |
Gales | 24-15 | Ingalaterra |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saria | Taldea |
---|---|
Bost Nazioen Txapelketa | Irlanda |
Slam nagusia | ez |
Koroa hirukoitza | Irlanda |
Zurezko koilara | Eskozia |
Kalkuta Kopa | Ingalaterra |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985 arteko bakarkako garaipenak.
# | Taldea | Garaipenak |
---|---|---|
1 | Gales | 21 |
2 | Ingalaterra | 18 |
3 | Eskozia | 13* |
4 | Irlanda | 10 |
5 | Frantzia | 7 |
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «30 March 1985. The Ireland Rugby team that beat England to win the...» Getty Images (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ Griffiths, John. «Postponed Championship matches, father and son England players and the career of Squire Wilkins» ESPN scrum (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).