Maxime Maufra
Maxime Maufra | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nantes, 1861eko maiatzaren 17a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Poncé-sur-le-Loir, 1918ko maiatzaren 23a (57 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | lycée Georges-Clemenceau (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, Irarlea, litografoa, diseinatzailea, artista grafikoa eta artista | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Influentziak | Camille Pissarro eta Alfred Sisley | ||
Kidetza | Breton Regionalist Union (en) | ||
Mugimendua | Pont-Aven School (en) | ||
Genero artistikoa | Itsas ikuspegia paisaia margolaritza |
Maximilien Émile Louis Maufra (Nantes, 1861eko maiatzaren 17a - Poncé-sur-le-Loir, 1918ko maiatzaren 23a), Maxime Maufra izenarekin ezaguna egin zen margolari, grabatzaile eta litografo frantsesa. Inpresionismo eta postinpresionismoarekin lotzen zaio.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolaritzan haren aitarekin hasi zen, Loira ibaiaren paisaiak margotzen. Aitak negozio mundura bideratu nahian Ingalaterrara bidali zuen eta han Maximek Turnerren margolaritza ezagutu zuen. Halaber, Gales eta Eskozia ezagutu zuen eta horrek inpaktu handia izan zen berarentzat. 1884an Frantziara itzuli zen. 1886an, Parisko erakusketa batean, Octave Mirbeauk bere margolaritza ezagutu zuen. 1890an Maxime Maufrak buru-belarri margolaritzan aritzea erabaki zuen. 1892an Parisko Bateau-Lavoirren instalatu zen, lehendabizikoa izanik. 1890an Gauguin ezagutu zuen; ondoren, Pont-Avenen eta Poldun boladak batzuk egon zen. Poliki-poliki bere estilo propioan joan zen sakotzen. Bere paisaiak originalak dira, asko eta asko itsas-paisaiak. Quiberon, Raz, Crozon penintsula ezagutu zituen eta paisaia haiek bere lanen protagonistak izango ziren.[2]
Margolan ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barque échouée (Lac étiré en Écosse), 1884, Nantesko Arte Ederren Museoa.
- Pont-Aven, ciel rouge, 1892, Bresteko Arte Ederren Museoa.
- Vue du port de Pont-Aven, 1893-1894 inguru, Quimperko Arte Ederren Museoa.
- La plage à Yport, 1900, Belgikako Komunitate Frantsesaren bilduma.
- Côte de Goulphar sous le soleil, 1900, Rennesko Arte Ederren Museoa.
- Belle-Île-en-Mer, 1905, Lambinet Museoa, Versailles.
- Les bords du Blavet, 1911, Orsay museoa, Paris.
- Bords de Loire, Nantesko Arte Ederren Museoa.
- Brouillard sur la Seine (Les Andelys), Nantesko Arte Ederren Museoa.
- Côte de Domois (Belle-Île-en-Mer), Nantesko Arte Ederren Museoa.
- Place Saint-André-des-Arts, rue Suger, huile sur toile, Geneva, Petit Palais Museoa.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Vue du port de Pont-Aven (1893-1894 inguru), Quimperko Arte Ederren Museoa.
-
Crépuscule jaune sur les vasières, Loctudy (1898), Quimperreko Arte Ederren Museoa.
-
Côte, Baie de Douarnenez (1901), Cincinnati Art Museum.
-
Paisaia.
-
Douarnenez badia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maxime Maufra |