Vianako Printzea Erakundea
Itxura
Nafarroako politika |
---|
Nafarroako Gobernua |
Nafarroako Parlamentua |
Nafarroako justizia |
Nafarroako ataria |
Vianako Printzea Erakundea (gaztelaniaz: Institución Príncipe de Viana) Nafarroa Garaiko kultura-erakundea da, Nafarroako Foru Aldundiak herrialde horretako arte-, kultura-, folklore-, arkeologia- eta historia-ondarea zaindu eta ezagutarazteko, 1940. urtean sortua. Urte horretan argitaratu zuten lehenengoz erakunde horren aldizkaria, eta 1966an hasi zen zabaltzen aldizkari horren eranskina euskara hutsean, Nafarroako zortzi mila etxetan dohainik zabaltzen zena. 1983an argitaratu zen azkenekoz euskarazko eranskin hura.
Gaur egun Nafarroako Gobernuak du Vianako Printzea Erakundearen ardura. Hurrengo aldizkariak argitaratzen ditu:
- Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra
- Fontes Linguae Vasconum
- Trabajos de Arqueología Navarra
- Príncipe de Viana
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.