August von Kotzebue
August Friedrich Ferdinand von Kotzebue (ˈaʊɡʊst fɔn ˈkɔtsəbu ahoskatua; Weimar, 1761eko maiatzaren 3a - Mannheim, 1819ko martxoaren 23a) alemaniar idazle eta diplomatikoa izan zen. Zuzenbideko ikasketak egin ondoren Errusiara joan zen, eta han bizi izan zen hamabost urtez. Alemaniara itzuli zenean (1795), Gorteko Antzokiko zuzendaria izan zen, baina Errusiara joan zen berriro eta tsarrarentzat lan egin zuen. Napoleonen etsai amorratua zenez Alemaniara joan zen behin eta berriro tsarraren aldeko espioitza-lanak betetzera. 1815. urteaz geroztik, aldiz, gazteria liberalaren aurkako espioitza-lanak egin zituen, eta ikasle batek hil zuen 1819. urtean.
Obra nagusiak: Menschenhass und Reue (1789, Misantropia eta damua), Die Spanier in Peru (1796, Espainiarrak Perun), Die deutschen Kleinstädter (1801, Alemaniako herrixka), Gustavo Vasa (1801) eta Die ruinen von Athen (1811, Atenasko hondakinak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: August von Kotzebue |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.