Txakal
Itxura
Txakal | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
(Zati bat)
| |
Azpibanaketa | |
Txakal kanidoen familiako eta Canis generoko zenbait ugaztun karnibororen izen arrunta da. Otsoa baino txikiagoak dira eta muturra zorrotza izaten dute. Bakarrik bizi dira eta animalia txikiz eta haratustelez elikatzen dira. Europan, Asian eta Afrikan bizi dira[1].
Etimologia
Txakal euskarazko izena frantsesezko ciacale hitzetik dator. Hau, era berean, pertsierazko shaghāl شغال, turkierazko çakal eta sanskritozko sṛgālaḥ hurrenez hurren.[2]
Espezieak
Espezie | Irudia | Aditua | Eskualdea |
---|---|---|---|
Canis adustus | Sundevall, 1847 | Erdialdeko Afrika eta hegoaldeko Afrika | |
Canis aureus | Linnaeus, 1758 | iparraldeko Afrika, hego-ekialdeko Europa, Ekialde Hurbila, mendebaldeko Asia eta hegoaldeko Asia | |
Canis mesomelas | Schreber, 1775 | Hegoaldeko Afrika eta Kenia, Somalia eta Etiopiako kostaldea |
Batzutan Canis simensis (Ruppell, 1840) txakaltzat jotzen dute.
Erreferentziak
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Txakal2. .
- ↑ American Heritage Dictionary - Jackal entry