Edukira joan

Ostiko libre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Ostiko libre edo kolpe franko (ingelesez: free kick; frantsesez: coup franc) epaileak talde baten alde erabakitzen duen penalizazioa da. Norberaren 22 metroko eremuan egindako airetiko gelditu baten ostean gertatzen da, edo aurkako taldeak falta arinen bat egin ostean (esaterako, uztartze geldoan zein eskasean denbora galtzeagatik, uztartzean baloia erdira ez sartzeagatik edo eskasean jokalari gehiegi pilatzeagatik). Kontrako taldeko jokalariek beren entsegu-eremurantz atzeratu beharra daukate, eta kolpe frankoaren markatik 10 metrora gutxienez kokatu. Zigor-ostikoan ez bezala, kolpe frankoa jaurtitzen duen jokalariak ez du aukerarik izaten zuzenean hagetara jaurtitzeko edo transformazio bat saiatzeko, baina uztartzea eska diezaioke epaileari, edo baita eskuz edo zangoz jokatzea ere.[1]

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Errugbia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.