Casabella
Casabella | |
---|---|
Mota | aldizkako argitalpen |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | italiera, ingeles eta eleaniztun |
Argitaletxea | Gruppo Mondadori (en) |
Historia | |
Erredaktoreak | Vittorio Gregotti eta Francesco Dal Co |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0008-7181 |
casabellaweb.eu | |
Casabella, arkitekturari buruzko aldizkari hilabetekari italiar bat da. 1928an sortu zuen Guido Marangonik. Urte honetatik aurrera, aldizkaria, Italian eta mundu osoan, arkitekturari buruzko argitalpenik garrantzitsuenetako bat izan da.
Jatorrizko izena La Casa Bella izan bazen ere, XX. mendeak aurrera egin ahala, bi bider aldatu zuten izena. Horrela, 1933an Giuseppe Pagano arkitektoa aldizkariaren zuzendari bihurtu zen eta argitalpenari Casa Bella izena ezarri zion. Beste izen batzuk ere eduki zituen, hala nola Casabella Continuità, Casabella Costruzioni edo Costruzioni Casabella. Ondoren, 1953tik 1964ra zuzendari izandako Ernesto Nathan Rogersek gaur egungo izena ezarri zion. 1954an Aldo Rossi arkitekto ezaguna aldizkariarentzat lan egiten hasi zen, eta 1964an Rogersi lekukoa hartu zion editore-lanetan.
Aldizkariaren gaur egungo zuzendaria Francesco Dal Co da. Mondadori taldeak argitaratzen du.
Zuzendariak
- 1928 - 1930 Guido Marangoni, arte-kritikaria
- 1930 - 1943 Giuseppe Pagano eta Edoardo Persico
- 1955 - 1964 Ernesto Nathan Rogers
- 1970 - 1976 Alessandro Mendini
- 1977 - 1981 Tomás Maldonado
- 1981 - 1996 Vittorio Gregotti
- 1997 - Francesco Dal Co
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Aldizkariari buruzko informazioa Designdictionary.co.uk webgunean.
- (Ingelesez) Casabella Mondadoriren web gunean