Irailaren 14
Itxura
Irailaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamazazpigarren eguna da, 258.a bisurteetan. 108 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1837 – Andoaingo gudua borrokatu zuten armada liberalak eta karlistak. Egun batzuetan borrokaldia parekatuta egon ostean, karlistek erasoaldia jo zuten gaurko egunez, eta liberalek atzera egin behar izan zuten, Donostiara.
- 1982 – ETAk Errenterian lau guardia zibil erail zituen.
- 2010 – Guardia Zibilak Ekineko zuzendaritzako ustezko 9 kide atxilotu eta inkomunikatu zituen.
Mundua
- 919 – Áth Cliatheko gudua.
- 1607 – Kondeen ihesaldia: Irlanda gaelikoaren amaiera suposatu zuen gertakaria jazo zen.
- 1829 – Hadrianopolisko Ituna sinatu eta Errusiar-turkiar Gerrari amaiera eman zitzaion.
- 1867 – Karl Marxen «Kapitala» liburuaren lehenengo liburukia kaleratu zen.
- 1917 – Errusia ofizialki errepublika bihurtzen da, Errusiar Inperioa desegin eta gero.
- 1923 – Miguel Primo de Rivera Espainiako diktadore bilakatzen da.
- 2003 – Estonia Europar Batasunean sartzeko erreferendumak aurrera egiten du.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2009 – Berri Txarrak musika taldeak Payola diskoa aurkeztu zuen.
Mundua
- 1960 – The Little Shop of Horrors ("Izugarrikerien Dendatxoa") filma estreinatu zen, Roger Cormanek zuzendu eta Jonathan Haze, Jackie Joseph, Mel Welles, Dick Miller eta Jack Nicholson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1990 – State of Grace ("Irlandarren Klana") filma estreinatu zen, Phil Joanouk zuzendu eta Sean Penn, Ed Harris, Gary Oldman, Robin Wright, John Turturro eta John C. Reilly aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – A Bronx Tale ("Bronxeko Istorioa") filma estreinatu zen, Robert De Niron zuzendu eta berak, Chazz Palminteri, Lillo Brancato, Jr., Taral Hicks, Francis Capra, Kathrine Narducci eta Clem Caserta aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1994 – Quiz Show filma estreinatu zen, Robert Redfordek zuzendu eta John Turturro, Rob Morrow eta Ralph Fiennes aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – Beowulf & Grendel ("Beowulf eta Grendel") filma estreinatu zen, Sturla Gunnarssonek zuzendu eta Gerard Butler, Stellan Skarsgård, Sarah Polley, Ingvar Eggert Sigurðsson eta Eddie Marsan aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 – Perfume: The Story of a Murderer ("Lurrina: Hiltzaile Baten Istorioa") filma estreinatu zen, Tom Tykwerek zuzendu eta Ben Whishaw, Alan Rickman, Rachel Hurd-Wood, Dustin Hoffman, Karoline Herfurth eta Simon Chandler aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
- 1904 – Aviron Bayonnais errugbi taldea sortu zuten Baionan.
- 2008 –
- Castrok gizonezkoetan eta Galiziak emakumezkoetan irabazi zuten arrauneko Kontxako Bandera.
- Tim Boal lapurtarrak irabazi zuen Rip Curl Pro Zarautz Surf Txapelketa.
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1814 – Maurice Harriet, lapurtar euskaltzalea eta hiztegigilea (h. 1904).
- 1833 – Victor Bernard Derrecagaix, euskaldun jatorriko frantziar militarra (h. 1920).
- 1865 – Jose Elizondo, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1943).
- 1882 – Ricardo Tejedor, nafar margolari eta marrakilaria (h. 1944).
- 1908 – Jean-Baptiste Intzegarai, euskal txirrindularia (h. 1989).
- 1913 – Francisco Larrañaga, Txikito Iraetakoa, esku huskako gipuzkoar pilotaria (h. 1979).
- 1922 – Iñaki Begiristain, euskal idazlea (h. 1984).
- 1932 – Sonsoles Álvarez de Toledo, arabar aristokrata.
- 1935 – Antxon Ezeiza, euskal zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (h. 2011).
- 1939 – Juan Kruz Unzurrunzaga, euskal kulturgilea (h. 2009).
- 1941 – Emilio Gebara, arabar politikaria, Arabako Ahaldun Nagusi ohia.
- 1947 – Iñaki Dorronsoro, gipuzkoar ingeniaria, Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia.
- 1957 – Miren Egaña, nafar politikaria.
- 1963 – Jon Iñaki Lasa, bizkaitar idazlea.
- 1965 – Jose Luis Agirre Beldarrain, gipuzkoar futbolaria ohi eta entrenatzailea.
- 1967 – Iñaki Varona Urbina, arabar irakasle eta mendizale euskaltzalea.
- 1974 – Zigor Iturrieta, bizkaitar ultramaratoilaria, sukaldaria eta telebista aurkezlea.
- 1976 – Arturo Igoroin, Sivori, arabar futbolaria.
- 1977 – Eneko Atxa, bizkaitar sukaldaria.
- 1978 – Diego Pérez, bizkaitar aktorea.
- 1979 – Peio Jorajuria, Otalazt, lapurtar idazlea.
- 1981 – Gurutze Frades, bizkaitar triatloilaria.
- 1989 – Oier Olazabal, gipuzkoar futbolaria.
- 1995 – Izar Aizpuru Lopez, gipuzkoar dantzari eta dantza irakaslea.
Mundua
- 208 – Diadumeniano, erromatar enperadorea (h. 218).
- 1486 – Henriccus Cornelius Agrippa, alemaniar idazle, filosofo, okultismoan jakitun, alkimista, kabalista, mediku eta nekromantea (h. 1535).
- 1543 – Claudio Acquaviva, italiar jesulaguna, 5. Jesusen Lagundiko buruzagi nagusia (h. 1615).
- 1580 – Francisco de Quevedo, espainiar idazle, diplomatiko eta politikaria (h. 1645).
- 1605 – Brynjólfur Sveinsson, islandiar gotzain luteranoa (h. 1675).
- 1618 – Peter Lely, alemaniar jatorriko margolaria (h. 1680).
- 1659 – Agnese Dolci, italiar margolaria (h. 1686).
- 1737 – Michael Haydn, austriar musikagilea (h. 1806).
- 1757 – Jean-Jacques Lequeu, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1826).
- 1769 – Alexander von Humboldt, alemaniar naturalista, geografoa eta esploratzailea (h. 1859).
- 1791 – Franz Bopp, hizkuntzalari alemana, gramatika konparatuaren sortzaileetako bat (h. 1867).
- 1804 – John Gould, ingeles ornitologo eta marrazkilaria (h. 1881).
- 1817 – Theodor Storm, alemaniar idazlea (h. 1888).
- 1843 – Lola Rodríguez de Tió, portoricar poeta, kazetaria eta iraultzailea (h. 1924).
- 1846 – Joaquín Costa, espainiar idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria (h. 1911).
- 1857 – Alice Stone Blackwell, estatubatuar feminista, sufragista, kazetari, sozialista erradikal eta giza eskubideen defendatzailea (h. 1950).
- 1864 – Robert Cecil (Cecil of Chelwood I. bizkondea), britainiar abokatu, politikari eta diplomazialaria, 1937ko Bakearen Nobel Saria (h. 1958).
- 1867 – Charles Dana Gibson, estatubatuar marrazkilaria (h. 1944).
- 1879 – Margaret Sanger, estatubatuar erizaina, kontrazepzioaren onarpenaren aldeko ekintzailea (h. 1966).
- 1880 – Archie Hahn, Milwaukeeko meteoritoa, estatubatuar atleta (h. 1955).
- 1883 – Alexander Meissner, austriar fisikari eta ingeniaria (h. 1958).
- 1885 – María Grever, nazioartean ezagun egin zen lehen emakumezko konpositore mexikarra (h. 1951).
- 1886 – Jan Masaryk, txekoslovakiar politikari eta diplomazialaria (h. 1948).
- 1889 – María Capovilla, 116 urte eta 347 egun bizi izandako ekuadortarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (h. 2006).
- 1891 – Ivan Vinogradov, errusiar matematikaria (h. 1983).
- 1889 – Hendrik van Gent, herbeheretar astronomoa (h. 1947).
- 1895 – Ezequiel Martínez Estrada, argentinar irakasle, idazle, poeta, saiakeragile, literatura kritikoa eta biografoa (h. 1964).
- 1901 – Andrei Andreievitx Vlasov, sobietar jenerala (h. 1946).
- 1904 – Zoran Rant, esloveniar ingeniari kimiko eta zientzialaria (h. 1972).
- 1905 – Eduardo Blanco Amor, galiziar idazlea (h. 1979).
- 1910 –
- Gaston Defferre, frantziar legegizon eta politikaria (h. 1986).
- Jack Hawkins, britaniar aktorea (h. 1973).
- 1913 – Jacobo Árbenz, Guatemalako presidentea (h. 1971).
- 1914 – Pietro Germi, italiar zinema zuzendari, idazle, aktore eta ekoizlea (h. 1974).
- 1916 – Luis Corvalán, txiletar politikaria (h. 2010).
- 1917 – Ettore Sottsass, italiar arkitekto eta diseinatzailea (h. 2007).
- 1918 – Cachao, kubatar musikari eta musikagilea (h. 2008).
- 1920 –
- Mario Benedetti, uruguaitar idazlea (h. 2009).
- Alberto Calderón, argentinar matematikari eta ingeniaria (h. 1998).
- Lawrence Klein, estatubatuar ekonomista, 1980ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2013).
- 1923 – Amal Kumar Raychaudhuri, indiar fisikaria, erlatibitate orokorrean eta kosmologian egindako ikerketagatik ezaguna (h. 2005).
- 1924 – Manabu Mabe, japoniar-brasildar margolaria (h. 1997).
- 1926 – Michel Butor, frantziar idazlea, Nouveau Roman taldeko egilerik ezagunenetarikoa (h. 2016).
- 1928 –
- Alberto Korda, kubatar argazkilaria, Che Guevarari egindako erretratuegatik ezaguna (h. 2001).
- Humberto Maturana, txiletar biologoa, autopoiesi kontzeptua sortu eta garatzeagatik ezaguna (h. 2021).
- 1929 – Larry Collins, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2005).
- 1930 –
- Anton Dontxev, bulgariar idazlea (h. 2022).
- Elisso Virssaladze, georgiar piano-jotzailea.
- 1934 –
- Kate Millett, estatubatuar idazle feminista erradikal eta ekintzailea, zinemagilea, eskultorea, hezitzailea eta filosofoa (h. 2017).
- Fernanda Mistral, argentinar aktorea.
- 1936 – Ferid Murad, estatubatuar sendagilea, 1998ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2023).
- 1937 – Renzo Piano, italiar arkitektoa.
- 1938 – Tiziano Terzani, italiar kazetari eta idazlea, gerra-berriemailea (h. 2004).
- 1941 – Arlette Farge, frantziar historialaria, XVIII. mendeko ikerketan espezializatua.
- 1943 – Jimmy Giménez-Arnau, espainiar kazetaria, telebistako tertulianoa, idazlea eta pertsonaia mediatikoa (h. 2024).
- 1947 –
- René Desaeyere, belgikar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Sam Neill, zeelandaberriar aktorea.
- Jerzy Popiełuszko, poloniar apaiz katoliko, sindikalista eta dohatsua (h. 1984).
- 1948 – Mario Conde, espainiar finantzari eta abokatua.
- 1949 –
- Steve Gaines, estatubatuar musikaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (h. 1977).
- Ed King, estatubatuar musikaria, Sweet Home Alabama abestiaren egileetako bat (h. 2018).
- 1950 – Paul Kossoff, ingeles gitarra-jotzailea, Free taldeko kidea (h. 1976).
- 1951 –
- Duncan Haldane, ingeles fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria.
- Joe McDonnell, Behin-Behineko IRAko kidea (h. 1981).
- 1952 – César Antonio Molina, galiziar poeta, saiakera-idazlea eta kazetaria.
- 1953 – François Alfonsi, korsikar nazionalismoaren militante historikoa.
- 1955 – Pier Vittorio Tondelli, italiar idazlea, laurogeiko hamarraldiko idazle aipagarrienetako bat (h. 1991).
- 1956 – Kostas Karamanlis, Greziako lehen ministroa.
- 1960 –
- Um Hong-gil, hegokorear mendizalea.
- Melissa Leo, estatubatuar aktorea.
- Darrell Lockart, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1965 –
- Dmitri Medvedev, Errusiako presidentea.
- Yoshinori Taguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1968 – Ara Malikian, armeniar etniako libanoar-espainiar biolin-jotzailea.
- 1969 – Bong Joon-ho, hegokorear zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- 1970 – Francesco Casagrande, italiar txirrindulari ohia.
- 1973 – Nas, estatubatuar hip-hop abeslari eta enpresaburua.
- 1974 –
- Hicham El Guerrouj, marokoar atleta ohia, distantzia ertainetan inoizko hoberenetakoa.
- Natalie van Gogh, herbehereetar txirrindularia.
- 1980 – Ivan Radeljić, bosniar futbolari ohia.
- 1983 – Amy Winehouse, britainiar abeslari eta konpositorea (h. 2011).
- 1984 – Chory Castro, uruguaiar futbolaria.
- 1986 – Michelle Jenner, kataluniar aktorea.
- 1987 – Alade Aminu, nigero-estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1990 – Maryna Vasileuskaia, bielorrusiar kosmonauta.
- 1991 – Ryan De Vries, zeelandaberritar futbolaria.
- 1993 – Blaire White, estatubatuar emakume blogari transgeneroa.
- 1996 - Hoshi (abeslaria), frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1767 – Jose Iturriaga, gipuzkoar gudari, itsasgizon, administratzaile eta politikoa, Venezuelan (j. 1699).
- 1960 – Bernardo Maria Garro, Otxolua, mundakar itzultzailea eta euskal idazlea (j. 1891).
- 1969 – Jon Kurutz Ibargutxi, euskal idazlea (j. 1883).
- 1979 – Ricardo Urgoiti, bizkaitar enpresaria (j. 1900).
- 1980 – Domingo Gómez-Acedo, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
- 1991 – Espe Alegria, eusko-estatubatuar irakasle eta irrati-esataria, Boisen (j. 1906).
- 2003 – Xabier Gorostiaga, bilbotar jesuita, irakaslea eta garapenari lotutako gaietan aditua (j. 1935).
- 2021 – Joseba Arregi, gipuzkoar politikaria eta idazlea (j. 1946).
- 2023 – Presen Zubillaga Auza, nafar militante feminista (j. 1951).
Mundua
- 407 – Joan Krisostomo, Konstantinoplako patriarka ekumenikoa (j. c. 349).
- 779 – Konstantino V.a, Bizantziar enperadorea (j. 718).
- 891 – Eztebe V.a, Aita santua.
- 1146 – Zengi, turkiar atabega, Zengid leinuaren sortzailea (j. 1085).
- 1523 – Adrian VI.a, Aita santua (j. 1459).
- 1622 – Alof de Wignacourt, Maltako Ordenako 54. Printze eta Maisu Handia (j. 1547).
- 1697 – Juan Grande, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpiku izandakoa (j. 1627).
- 1712 – Giovanni Domenico Cassini, italiar astronomo eta ingeniaria (j. 1625).
- 1715 – Dom Pérignon, frantziar beneditar fraidea.
- 1743 – Nicolas Lancret, frantziar margolaria (j. 1690).
- 1814 – Lorenzo Igual, estremadurar apaiza, Iruñeko apezpikua (j. 1746).
- 1820 – François-Joseph Lefebvre, frantziar jenerala (j. 1755).
- 1835 – Alexander McDonnell, irlandar xakelaria (j. 1798).
- 1836 – Aaron Burr, Ameriketako Estatu Batuetako 3. presidenteordea (h. 1756).
- 1846 – Carl Almenrader, alemaniar irakasle, musika tresna diseinatzaile eta konpositorea (j. 1786).
- 1852 –
- Augustus Pugin, ingeles arkitekto, diseinatzaile, artista eta kritikaria (h. 1812).
- Arthur Wellesley, Wellingtongo lehen dukea, irlandar estadista eta militarra (j. 1769).
- 1881 – Xoan Antonio Saco e Arce, galiziar idazle eta hizkuntzalaria, Galizierazko lehen gramatika idatzi zuena (j. 1835).
- 1882 – Georges Leclanché, frantziar kimikaria (j. 1839).
- 1901 – William McKinley, Ameriketako Estatu Batuetako 25. Presidentea (j.1843).
- 1903 - Alice Gulick, estatubatuar misiolari protestante eta pedagogoa, Colegio Norteamericanoren fundatzailea Donostian (j. 1847).
- 1905 –
- Odoardo Borrani, italiar margolaria (j. 1833).
- Pierre Savorgnan de Brazza, italiar jatorriko frantziar esproratzailea, Brazzaville hiriaren sortzailea (j. 1852).
- 1916 –
- José Echegaray, espainiar ingeniari, matematikari, antzerkigile eta idazlea (j. 1832).
- Josiah Royce, estatubatuar filosofoa (j. 1855).
- Pierre Duhem, frantziar fisikaria eta filosofoa (j. 1861).
- 1927 –
- 1931 – Tom Roberts, australiar margolaria (j. 1856).
- 1935 – Adelaide Cabete, XX. mendeko lider feminista portugaldar garrantzitsuenetarikoa (j. 1867).
- 1936 –
- Ossip Gabrilovitx, errusian jaiotako pianista eta orkestra-zuzendaria (j. 1878).
- Paulina Ódena García, militante eta buruzagi komunista, Espainiako gerra zibilean Errepublikaren heroina (j. 1911).
- Irving Thalberg, estatubatuar zinema ekoizlea (j. 1899).
- 1937 – Tomáš Masaryk, txekoslovakiar politikaria eta presidentea (j. 1850).
- 1964 – Vasili Grossman, errusiar idazle eta kazetaria (j 1905).
- 1966 – Cemal Gürsel, Turkiako presidentea (j. 1895).
- 1970 – Rudolf Carnap, alemaniar filosofoa, Vienako Zirkuluaren burutzat hartua (j. 1891).
- 1973 – Eleanor Pairman, eskoziar matematikaria (j. 1896).
- 1975 – La Perla de Cádiz, cádiztar flamenko kantaria (j. 1924)
- 1977 – Shogo Kamo, japoniar futbolaria (j. 1915).
- 1979 – Pastora Imperio, espainiar "bailaora gitana", folklore flamenkoaren irudirik adierazgarrienetako bat (j. 1887).
- 1980 – José María Gil-Robles, espainiar abokatu eta politikaria (j. 1898).
- 1982 –
- Kristján Eldjárn, Islandiako 3. presidentea (j. 1916).
- Grace Kelly, estatubatuar aktorea, dantzaria eta abeslaria, Monakoko printzesa (j. 1929).
- 1983 – William Boone, estatubatuar matematikaria (j. 1920).
- 1984 –
- Richard Brautigan, estatubatuar idazlea (j. 1935).
- Janet Gaynor, estatubatuar aktore eta margolaria (j. 1906).
- 1985 – John Holt, estatubatuar idazle eta hezitzailea (j. 1923).
- 1995 – María Matilde Almendros, kataluniar irrati-esatari eta aktorea (j. 1922).
- 1998 – Yang Shangkun, Txinako Herri Errepublikako presidentea (j. 1907).
- 2002 – Lolita Torres, argentinar aktorea eta kantaria (j. 1930).
- 2004 – Rota Onorio, kiribatiar politikaria (j. 1919).
- 2005 – Robert Wise, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta editorea (j. 1914).
- 2006 –
- José Antonio Nieves Conde, espainiar kazetari eta zinema zuzendaria (j. 1915).
- Ogulsapar Muradova, turkmenistandar kazetaria (j. 1948).
- 2007 – Jacques Martin, telebista aurkezle frantziarra, Biarritzen (j. 1933).
- 2009 – Patrick Swayze, estatubatuar aktore, dantzari, abeslari, musikagile eta telebistako ekoizlea (j. 1952).
- 2011 – Rudolf Mössbauer, alemaniar fisikaria, 1961eko Fisikako Nobel Saria (j. 1929).
- 2014 – Angus Lennie, eskoziar aktorea (j. 1930).
- 2020 – Anne Stevenson, estatubatuar poeta (j. 1933).
- 2021 –
- Norm Macdonald, kanadar aktore eta umorista (j. 1959).
- Juri Sedykh, sobietar atleta, mailu jaurtiketan historiako handienetakoa (j. 1955).
- 2022 – Irene Papas, greziar aktorea (j. 1929).
- 2024 –
- Otis Davis, estatubatuar lasterkaria (j. 1932).
- Jaber Al-Mubarak Al-Hamad Al-Sabah, Kuwaiteko lehen ministroa (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Gurutz, Gurutze, Zernin, Arte eta Artea.
- Santakrutz eguna Andoain, Galdakao eta Lezon, besteak beste.
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |