Johann Schobert
Itxura
Johann Schobert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Silesia, 1720 |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Paris, 1767ko abuztuaren 28a (46/47 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: janari-intoxikazioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, klabezin-jotzailea eta piano-jotzailea |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | Klabizenbaloa |
Johann Schobert (Silesia, 1720 - Paris, 1767ko abuztuaren 28a) alemaniar musikagilea eta klabe-jotzailea izan zen.
1762. urtean Parisen hartu zuen bizilekua, eta gorteko klabe-jotzaile egin zen. Garai hartako klabe-jotzailerik bikainena, eta klaberako idatzi zuen musikagilerik ospetsuena izan zen. Eragina izan zuen Mozarten lehenengo lanetan. Lan aipagarriak ditu: opera komiko bat; sonatak eta kontzertuak klaberako; biolin eta klabe sonatak; klaberako ganbera musika. Hura eta bere ahaide guztiak hil ziren onddo pozoitsuak jan ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.