Espainiarren porrotaren ostean 1589an ingelesek ere beren itsas armada antolatu eta Sir Francis Draken gidaritzapean Espainiaren aurka bidali zuten. Haiek ere sekulako porrota izan zuten.
1588kootsailaren 19an, Alonso Pérez de Guzmánek Santa Kruzeko Markesaren heriotza eta Lisboara joateko aginduaren berri jaso zuen.[1] Itsas Armada Handi eta Txit Gorena diseinatu zuen arkitektoa hil ostean Filipe II.a Espainiakoak lantegi honen ardura Alonso Pérez de Guzmán el Bueno y Zúñiga agindu zion, beharbada gehiago arrazoi politikoengatik militarrengatik baino. Medina Sidoniako Dukeak zalantza batzuen ondoren baiezkoa ematen dio.
Medina Sidoniako Dukearen hasierako etsipena ulertzekoa da, ikerle batzuk baieztatzen dutenez, bere buruaz hau aipatu omen baitzuen: "ez naiz itsasgizon, ez eta gudagizon ere», halere bere postan eta erregeari igorritako gutunetan zehazki hau irakur dezakegu:
«
Bere Maiestateak itsas armada prestatu eta nere kargupean jartzeko Lisboara joateko agindu zidan. Eta betebehar hau onartzean Bere Maiestateari bere berezko zerbitzuko arrazoi ugari proposatu nizkion, nik egin nezan zergatik komeni ez zen, ez lana ukatzeko, hain erresuma handiaren lantegirako eta ondokoez hain lagundurik ere Bere Maiestateak Lisboan batutako indarra baino gehiago beharrezkoa zela ikustegatik baizik. Eta honela arrazoi honegatik zerbitzu honi uko egin nion. Eta batzuek ulertzen zuten negozian Bere Maiestateari erraztuko niolakoan, hauek bere errege zerbitzuan baizik iusten ez dutela, beste xederik gabe.[2]
»
—Alonso Pérez de Guzmán, Medinako Sidoniako Dukea
Honela bada, erraza da Medina Sidoniako Dukearen kezkak ulertzea, bai erregeak eskatzen zuen bizkortasunari zegokionez baita itsas-gudaroste hark zuen egoera kaskarrari zegokionez ere. Gaizki prestatutako itsas-gudarostea, beharrezkoa nahiz egokia ez zen jendeaz. Azkar diseinatutako itsas-gudarostea, berak denbora gutxian gertu eduki beharrekoa eta gainera eskifaiaz ere motz zegoena (9.000 gizon):
«
...nahiz eta Bere Maiestateari batzuek hemendik idatzi, itsas-gudaroste hau egun gutxira itsasoratzeko hain prest eta gaitua zegoela, ni iritsi ostean honetatik oso ezberdin aurkitu dut, ezinezkoa dela egiteko, ailegatu ondoren burutu dudan guztia eta burutzen ari dena hain beharrezkoa da, portu barnean egingo ez balitz, kanpoaldean itsas-gudarosteak arrikus handia luke, artilerria guztia lekualdatu baita, ezarrita zegoen moduan berataz probestea ezinezkoa baitzen, eta kalitate honetako beste hainbat gauza jazo baitira.[3][4]
Itsas-gudarostea itsasoratu berri zela, A Coruña aurrean zegoela enbatek gudarostea desegin eta zabaldu zuten, honela ontzi batzuk Ingalaterrako hego-ekialderuntz bultzaraziz eta beste ontzi batzuk aldiz Bizkaiko golkorantz. Bere aldetik, Medina-Sidoniako dukeak erregeari lantegi horri uko egin ziezaion berriz ere aholkatu zion edota bere aginte kargutik ordezka zezan.
Aldi berean, Itsas-gudarostea A Coruñan ainguratua zegoen unea probestuz ingelesek hari eraso egingo zion beste itsas-gudaroste bat bidali zuten, baina baldintza metereologikoak hain txarrak izanik ingelesek Espainiara ailegatzea ere ezin izan zuten lortu eta euren irteerako portuetara itzuli beharrean suertatu ziren.
Uztailaren 22tik aurrera, espainiar itsas-gudarosteak Bizkaiko golkora iritsi eta berehala, ekaitz latzek eta itsasoaren egoerak uztailaren 28rako 40 ontzi galduarazi eta gainontzekoetatik banandu zituzten.
Galdutako ontziak itsas-gudarostearen talde nagusira berrelkartzeko beste bi egun iragan behar izan ziren. Beren zoritxarrerako jadanik Thomas Flemingen agindupeko Golden Hind ontzi ingelesak ikusiak zituen, honek bere herrialdea ohartarazteko aski denbora izan zuelarik, betiere Itsas Armada Garaiezina berrosatzen ari zen unean.
Itsas Armada GaraiezinaFowey udalerriaren aurrealdean kokatzean, itsasargi ingelesek dagoneneko bere agerraldiaren berri ematen ari ziren.
Izatez, bada Fleming ofizialak Francis Drake ospetsuari espainiarren ailegatzearen berri ematen dion unearen inguruko kondaira edo kontakizuna. Honen arabera, une hartan bertan Drake ingelesa Plymouth Hoen bola-jokoan omen zegoen Itsas Armada Garaiezinaren etorreraren berri eman ziotenean, honek patxadaz honela erantzun omen zuen:
«
Joko hau amaitzeko denbora badugu. Ondoren espainiarrak garaituko ditugu.
Hulken eskoadra: Juan Gómez de Medinaren agindupean, Alemania nahiz Flandrian eraikitako "Hulk" edo "Urka" ontzi motez osatutako eskoadra.
Galeazen eskoadra: Huc de Montcadaren agindupean, Napolin eraikitako "Galeaza" ontzi motez osatutako eskoadra.
Galeren eskoadra: Diego de Medranoren agindupean, Portugalen eraikitako "Galera" ontzi motez osatutako eskoadra.
Patatxe eta Zabren eskoadra: Diego Hurtado de Mendozaren agindupean, Bizkaiko golkoan jatorria zuten "Patatxe" eta "Zabra" ontzi motez osatutako eskoadra.