Gliese katalogoa
Gliese katalogoa Wilhelm Gliesek (eta ondoren, baita ere H. Jahreissek) 1957an, 1969an eta 1993an bildutako hurbileko izarren hiru katalogoetako edozeinen ohiko izena da. Katalogoko sarrerak GI edo GJrekin hasten dira. Gliese katalogoa Eguzki-sistematik 25 parsec edo 81,5 argi urte baino gutxiagora dauden izarrak biltzen saiatzen da. Honela, 0,0390 edo gehiagoko paralaje trigonometrikoa duten izar guztiak agertzen dira, fotometria edo beste metodo batzuen bidez izarra askoz distantzia handiagora dagoela argi egon arren.
1.0 eta 965.0 arteko zenbakiak bigarren ediziokoak dira, Catalogue of Nearby Stars (1969). Hauen barnean, zenbaki osoek lehen edizioan agertzen ziren izarrak ordezkatzen dituzte, banatzaile dezimala zutenak izar berriak bigarren edizioan sartzeko erabili ziren bitartean jatorrizko ordena hautsi gabe. 9001 eta 9850 arteko zenbakiak 1970eko Extension of the Gliese Cataloguekoak dira. 1000 eta 1294 arteko zenbakiak, 2001 eta 2159 artekoak bezala, Nearby Star Data Published 1969-1978 gehigarrikoak dira. 1000 eta 1294 arteko sarrerak gertuko izarrenak diren bitartean, 2001 eta 2159 artekoak "ustez" gertuko izarrenak dira. 3001 eta 4388 arteko zenbakiak Preliminary Version of the Third Catalogue of Nearby Starsekoak dira (1991). Katalogoaren bertsio hau hasierakoa deitua izan zen arren, oraindik erabiltzen da. Bertsio horretan agertzen ziren 3803 izarretatik gehienek jada bazuten GJ zenbakia, baina bazeuden baita ere 1388 oraindik zenbakirik gabe. Azken hauek izendatzeko beharrak 3001 eta 4388 arteko numerazioa ekarri zuen ondorio bezala.
Euren Gliese zenbakiagatik ezagutzen diren izarren adibide nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguzki-sistematik gertuko izar askok ez dute Bayer izendapenik, ezta Flamsteed izendapenik ere, arruntki Gliese Katalogoko euren zenbakiagatik ezagutzen direlarik. Jarraian ikus daitekeen taulan, arrazoi bat edo beste bat dela, interes gehien pizten dutenetako batzuk agertzen dira.
Izarra | Izen alternatiboa | Konstelazioa | Distantzia (Argi urte) |
Ezaugarri nabarmengarria |
---|---|---|---|---|
Gliese 229 | HD 42851 | Lepus | 18,8 | nano gorri eta nano marroi batek osatutako sistema bitarra |
Gliese 317 | LHS 2037 | Pyxis | 29,9 | nano gorria exoplaneta berretsi batekin eta balizko bigarren planeta batekin |
Gliese 436 | LHS 310 | Leo | 33,4 | Nano gorria, hau ere baieztatutako exoplaneta batekin eta baieztatzeko dagoen bigarren batekin |
Gliese 570 | HR 5568 | Libra | 19,2 | nano laranja batek, bi nano gorrik eta nano marroi batek osatutako sistema. |
Gliese 644 | Wolf 630 | Ofiuchus | 18,7 | Izar sistema boskoitza. Kide guztiak nano gorriak dira. |
Gliese 710 | HD 168442 | Serpens | 63,0 | Etorkizunean Eguzki-sisteman grabitate perturbaziorik handiena eragingo duen izarra. |
Gliese 777 | HD 190360 | Cygnus | 51,8 | Izar nagusiaren inguruan orbitatzen ari diren bi exoplaneta dituen izar bitarra. |
Gliese 842.2 | HIP 108467 | Cepheus | 68,0 | Nano gorri bat masa handiko disko zirkumestelar batez inguratua. |