Jan de Quay
Itxura
Jan Eduard de Quay ('s-Hertogenbosch, 1901eko abuztuaren 26a - Beers, 1985eko uztailaren 4a) herbeheretar politikaria izan zen. Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1954tik 1963ra.
Psikologia eta literatura ikasi zituen Utrechteko Unibertsitatean. Tilburgeko Unibertsitateko irakasle eta errektore izan zen.
Herri Katolikoaren Alderdiko kide izan zen eta Defentsa ministro izendatu zuten Bigarren Mundu Gerraren amaieran. Ipar Brabanteko gobernadore eta Garraio ministro ere izan zen.
Herrialdeko lehen ministroa izan zen 1959tik 1963ra. Hezkuntzari, langabeziagatiko onurei eta haurrentzako onurei buruzko legeak onartu zituen.
Gobernua utzi ondoren, Senatuko kide izan zen.