Alde Zaharra (Zumaia)
Zumaiako Alde Zaharra Gipuzkoako Zumaia udalerriaren herrigunea edo alde zaharra da.
Zumaiako Alde Zaharra | |
---|---|
Euskal Herria | |
San Pedro elizan ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Zumaia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′49″N 2°15′27″W / 43.29697°N 2.2575°W |
Historia
aldatuAntzinako herria Santa Maria elizaren ingurua hedatzen zen, hainbat idazle eta historialarien arabera bertan antzinako eliza hura zegoen lekuan San Pedro eliza eraiki zen, aldiz, beste batzuentzat, jatorrizko herrigunea Arritokietako Andre Maria elizaren inguruan hedatu zen. Antso IV.a Gaztelakoak biztanleak hobeto defendatzearren herria Santa Mariaren inguruan bildu zuen, 1292ko martxoaren 1ean herriaren jabetza Orreagako kolegiatari doaintzan eman ziolarik[1].
1347ko uztailaren 4an, Alfontso XI.a Gaztelakoak Valladolid hirian Donostiako Foruaren bidez Seaz herriko herritar eta nekazariei (Aizarnazabalgo lurraldean) Villagrana de Zumaya izeneko udalerria populatzeko pribilegioa eman zien, alkatea, prebostea, epaileak, eskribauak eta ofizialak izendatzeko gaitasuna ere eman zien, udalerriaren harresitzea baimendu eta bere lursailen jurisdikzio zibil eta kriminalaren jabe egin zituelarik. Era berean, Oikinatik Narrondora doazen lurralde eta mendien jabetza eman zien. Guzti hau ondorengo gaztelar erregeek ere berretsi zuten, tartean Pedro I.a (1373), Henrike II.a (1373), Joanes I.a (1379), Henrike III.a (1391), Joanes II.a, bai eta Errege Katolikoek ere, Joana I.a nahiz Henrike III.ak[2]
Ondarea
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Zumaia. Historia, herria. Auñamendi entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zumaia: Udalerriaren sorrera eta foru ematea», Auñamendi Eusko Entziklopedia.