Ziliatu
Ziliatuak Ciliophora filumeko izaki bizidunak dira, Protista barruan sailkatuak tradizionalki, baina gaur egungo sailkapenean Chromalveolataren kideak. Ura dagoen edozein lekutan bizi daitezke (laku, ozeano, putzu eta lurrean), hainbat kide ektosinbionteak eta endosinbionteak dira eta beste batzuk parasitoak. Ziliatuak protozoo handiak dira, batzuk 2 mm arteko tamainarekin eta egitura konplexua dute. Izena inguruan duten zilioetatik datorkie, flageloen antzeko egiturak, baina txikiagoa eta kopuru handian. Hauek mugitzeko eta harremantzeko erabiltzen dira.
Ziliatu | |
---|---|
Ediacarar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Goierreinua | Eukaryota |
Erreinua | Chromista |
Azpierreinua | Harosa |
Filuma | Ciliophora Doflein, 1901
|
Azpifilumak | |
Datu orokorrak | |
Mugimendua | uretako lokomozio |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ziliatu |