Zerbitzu (ekonomia)
Ekonomian, zerbitzuak bezero bati eskaintzen zaizkion ahalmen intelektual edo tekniko huts batez baliatzen diren jarduera ekonomikoen multzoa da. Horrela, ile-apaintzaileak, ospitaleak, hezkuntza-arloa eta saltokiak zerbitzuak izeneko sektorean barneratzen dira. Industrian ez bezala, zerbitzuen sektorean ez dago lehengai edo produktu erdibukatuen eraldaketarik.
Eskaintzen den zerbitzua erakunde publiko batek ematen duenean, zerbitzu publikoa dela esaten da, eta administrazioaren inguruko arautegia aplikatzen zaio.
Ezaugarriak
aldatu- Zerbitzuen ukiezintasuna, hau da, ikusi, probatu, entzun edo usaindu ezin diren produktuak dira. Beraz, zerbitzu batek forma abstraktua izango du, baina kontsumitzaileak fisikoki probatu edo ikusi ez arren, zerbitzu horren beharra eta erabilgarritasuna sumatu behar du.
- Zerbitzu banaezintasuna: zerbitzuak eta hornitzaileak ezin direla bereizi erakusten du, zerbitzua eskaintzen duen pertsonak zerbitzu beraren zati izango delako.
- Zerbitzuaren kalitatea aldakorra izan ahal da, baita ere, tokia, moduak eta uneak. Beraz, ondo erabaki behar dugu faktore hauek nola erabili, bezeroen leialtasuna eta arrakasta lortzeko eta merkatuan posizionamendu on bat edukitzeko.
- Zerbitzuak, produktuak ez bezala, ezin dira biltegiratu, eta unean bertan bezeroari eskaintzen zaion zeozer da. Beraz, zerbitzu baten galkortasunak esan nahi du ezin dela gorde beste une batean jasotzeko.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |