Zerba
Zerba (Beta vulgaris var. cicla) barazki gisa landatzen den biurteko landare belarkara da. Hosto handiak dauzka, kolore berde distiratsukoak eta zain askodunak. Beta vulgaris espeziearen barietate bat da, beterraba bezala. Sukaldean zurtoinei "penka" deitzen zaie eta zuriak, horiak edo gorriak izan daitezke, aldaeraren arabera.
Zerba | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Amaranthaceae |
Generoa | Beta |
Espeziea | Beta vulgaris |
Azpiespeziea | Beta vulgaris vulgaris (en) |
Kultibar-taldea | Beta vulgaris subsp. vulgaris Cicla Group, Beta vulgaris subsp. vulgaris Flavescens Group eta Beta vulgaris cicla |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | chard (en) |
Landare osoa jan daiteke, hostoak eta penkak barne. Aleak handiak direnean, penkak aparte jan ohi dira. Landare gazteak gordinik ere jan daitezke, entsaladan.
Laborantza
aldatuHaziak erein ordurako lurra prestatu materia organikoz. Lurzoru sakonak, freskoak eta solteak behar ditu. Landaketamarkoa:landare bat 50 cm-ko. Ereiteko sasoia martxotik irailera arte. Hazkuntza indartzeko asunez egindako minda erabili, baita ongarritzeko.
Galeria
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |