Zazpi Gailurrak edota Zazpi Tontorrak munduko zazpi kontinenteetako gailurrik garaienak dira. Kosciuszko zerrendaren arabera guztiak igotzea lortu zuen lehenbiziko gizasemea Richard Bass estatubatuar mendizalea izan zen (1983-1985 bitartean).

Bi gailur zerrenda daude: bata, Richard Bassek proposatutako Kosciuszko edo Bass zerrenda, eta bestea Reinhold Messner tiroldar mendizale ospetsuak proposatutako Messner zerrenda.

Zazpi Gailurrak igotzea lortu zuen lehenbiziko euskal herritarra Juanito Oiarzabal gasteiztarra izan zen. Jon Goikoetxea (2004) eta Josu Feijoo (2006) gasteiztarrak ere igo izan dituzte.[1]

"Zazpi" gailurrak (kontinenteka)
Zazpi Gailurrak munduaren mapa batean kokatuak. Irudiak kontinenteen arteko mugen irizpideen arabera zerrenda horretan sar litezkeen 9 gailurrak adierazten ditu.
"Bass" "Messner" Gailurra Garaiera metrotan Kontinentea Mendikatea Herrialdea
X X Kilimanjaro (Kibo gailurra) 5.895 Afrika Kilimanjaro Tanzania
X X Vinson mendia 4.892 Antartida Ellsworth mendiak Txilek aldarrikatutako subiranotasuna
X Kosciuszko mendia 2.228 Ozeania Mendikate Banatzaile Handia Australia
X Puncak Jaya (Carstensz piramidea) 4.884 Ozeania Sudriman mendiak Indonesia
X X Everest 8.848 Asia Himalaia Nepal eta Tibet (Txina)
X X Elbrus 5.642 Europa (Asia) Kaukaso Errusia
X X McKinley mendia (Denali) 6.194 Ipar Amerika Alaskako mendilerroa Estatu Batuak
X X Aconcagua 6.962 Hego Amerika Andeak Argentina

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu