Yukon
- Artikulu hau Kanadako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Yukon ibaia».
Yukon Kanadako ipar-sartaldeen dagoen lurraldea da. Hiriburua Whitehorse du. Ipar-mendebaldeko Lurraldeak eta Nunavutekin, ez daukate probintziaren estatuturik.
Yukon | |||
---|---|---|---|
Kanada | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Yukon Territory Yukon Yukon | ||
Estatu burujabe | Kanada | ||
ISO 3166-2 | CA-YT | ||
Hiriburua | Whitehorse | ||
Premier of Yukon (en) | Sandy Silver (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 60°43′15″N 135°03′12″W / 60.7208°N 135.0533°W | ||
Azalera | 482.443 km² | ||
Mugakideak | Columbia Britainiarra, Alaska, Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, Territory of Alaska (en) , District of Alaska (en) , North Slope Borough (en) , Yukon-Koyukuk Census Area (en) , Southeast Fairbanks Census Area (en) eta Valdez–Cordova Census Area (en) | ||
Punturik altuena | Logan mendia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40.232 (2021) 1.563 (2017) | ||
Dentsitatea | 0,08 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | ingeles eta frantses | ||
Ordu eremua | UTC−07:00 | ||
yukon.ca |
Geografia
aldatuMugakideak hauexek ditu: Alaska (AEB) mendebaldean, Ozeano Artikoa iparraldean, Ipar-mendebaldeko lurraldeak ekialdean eta Kolunbia Britaniarra hegoaldean.
Hiri nagusiak honakoak ditu:
Udalerria | 2006ko biztanleria | 2001eko biztanleria | 1996ko biztanleria |
---|---|---|---|
Whitehorse | 20.461 (hiri)
22.898 (metro) |
19.058 (hiri)
21.405 (metro) |
19.157 (hiri)
21.808 (hiri) |
Dawson | 1.327 | 1.251 | 1.287 |
Watson Lake | 846 | 912 | 993 |
Haines Junction | 589 | 531 | 574 |
Carmacks | 425 | 431 | 466 |
Ibex Valley1 | 376 | 315 | 322 |
Mount Lorne1 | 370 | 379 | 399 |
Ross River | 313 | 337 | 352 |
Pelly Crossing | 296 | 328 | 238 |
Mayo | 248 | 366 | 324 |
1 Whitehorseko metropoliaren barnean
Lurraldearen ardatz edo gune nagusia Yukon ibaiaren goi ibilgua da, baina iparraldeko eta hego-ekialdeko lurraldeak Mackenzie ibaiaren sistemari dagozkio; goi-ordoki garaiek eta haranek osatua da, oro har, lurraldea. Artikoko klima da nagusi mendialdeetan eta artikopekoa haranetan. Baso ugari daude eta animaliak oso aintzat hartuak dira beren larruagatik.
Biztanleria
aldatuAntzina Ameriketako indiarrak eta eskimalak bizi ziren Yukonen. Gaur egun indiarrek eta eskimalek biztanleen % 14 osatzen dute, eta gainerakoak europarrak edo europar-indiar mestizoak dira, 1870 inguruan bertan urre hobiak aurkiturik, etorkin asko iritsi baitziren urre bila. Hala, biztanle kopurua asko hazi zen 1911 ingurua arte (1890 inguruan 30.000 pertsonatik gora iritsi ziren urre bila).
Ekonomia
aldatuLarruaren salerosketa, turismoa eta mea ustiaketa dira ekonomia jarduera nagusiak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Yukongo eskualdearen webgune ofiziala