Xanten, Alemaniako herria da, Ipar Renania-Westfalia eskualdean kokatua, Belgika eta Herbehereetako mugetatik gertu. 72.39 kilometro koadroko hedadura du, eta, 2006ko abenduaren 31n egindako azken erroldaren arabera, bere biztanleria 21.586 pertsonakoa da.

Hidrografia

aldatu

Herritik gertu igarotzen da Rhin ibaia.


Jatorria

aldatu

Herri honen jatorria, Rhin ibaiaren arro guztian zehar aurkitzen diren beste guztiek bezala, Erromatar Inperioan du. K.a. 15. urtean, Castra Vetera izeneko kanpamendu militarra zegoen Rhin ibaiaren inguruan. Eta kanpamendu hori, Germania Magna konkistatzeko abiapuntu gisa erabili zen. Ondoren, kanpamendu hori suntsitua izan zen, eta urrutiraxeago, Castra Vetera II izeneko kanpamendua sortu zuten erromatarrek, Castra Vetera I kanpamendutik gertu.

Bitxikeriak

aldatu

Herri honetako bitxikerien artean, herriaren izena bera da, Alemanian aurkitzen diren herri guztietatik, izena X hizkiaz hasita duen bakarra baita.

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu