Vytautas Landsbergis
Vytautas Landsbergis (ˈvʲîːt̪ɐʊt̪ɐs̪ ˈɫɐ̂ˑn̪ʲd͡zʲbʲɛrʲɡʲɪs̪ ahoskatua; Kaunas, 1932ko urriaren 18a) Lituaniako politikaria da.
Biografia
aldatuVilniusko Kontserbatorioan piano-ikasketak egin ondoren, kontzertuak ematearekin batera, kontserbatorioko irakasle ere izan zen. SESBean Gorbatxoven erreformak hasi zirenean, Landsbergisek mugimendu nazionalista bat sortu zuen 1988an, eta Lituaniaren independentzia eskatu. Lituanian egin ziren lehen hauteskunde libreetan, Fronte Independentistak gehiengo zabala lortu zuen, eta Landsbergis Errepublikako lehendakaritzara iritsi zen. 1990ean, Lituaniako Errepublikaren independentzia aldarrikatu zuen, baina Gorbatxovek ez zuen onartu eta blokeo ekonomikoa ezartzeko mehatxua egin zuen. SESB desegin eta Estatu Independenteen Erkidegoa (EIE) sortu zenean, Lituaniaren independentzia onartu zen, eta Landsbergisek garai bateko soldadu sobietarrak pixkanaka Lituaniatik ateratzea hitzartu zuen Moskuko agintariekin. 1993an, lehendakari kargua utzi zuen eta 2004an, Europar Parlamentuko kide hautatu zuten.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vytautas Landsbergis |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.