Transkripzio (hizkuntzalaritza)

Transkripzioa, hizkuntzalaritzan, hizkuntza bat idatziz modu sistematiko batean irudikatzea da. Jatorrizko hotsa errespetatzen du, transliterazioak grafia errespetatzen duen moduan. Esaterako, suedierazko "Fucking Åmål" horrela transkribitzen da: "ˈfakɪŋ ˈoːmoːl", ahoskatua; euskaraz 'Maitasuna agerian'.

Bi transkripzio mota daude:[1]


Adibidez
Errusierazko jatorrizko izena Борис Николаевич Ельцин
ISO 9ren transkripzio ofiziala
(GOST 7.79-2000)
Boris Nikolaevič Elʹcin
Transkripzio zientifikoa Boris Nikolaevič Elʼcin
Transkripzio fonetikoa NAF bʌˈɾʲis nʲɪkʌˈɫajɪvʲɪʧʲ ˈjelʲʦɨn
Euskarazko transkripzioa Boris Nikolaievitx Jeltsin
Ingelesezko transkripzioa Boris Nikolayevitch Yeltsin
Eslovenierazko transkripzioa Boris Nikolajevič Jelcin
Arabierazko transkripzioa بوريس ىيكولايفتش يلتسن
Frantsesezko transkripzioa Boris Nikolaïevitch Ieltsine
Alemanezko transkripzioa Boris Nikolajewitsch Jelzin
Gaztelaniazko transkripzioa Borís Nikoláievich Yeltsin
Polonierazko transkripzioa Borys Nikołajewicz Jelcyn
Danierazko transkripzioa Boris Nikolajevitsj Jeltsin

Transkripzioa eta trasliterazioa

aldatu

Bi kontzeptu hauek sarritan nahastu egiten dira. Biak hizkuntza baten idazkera, alfabetoa edo zeinuak , beste idazkera-sistema batean emateaz arduratzen dira. Bi kontzeptu hauen arteko muga argia da itxuraz. Transkripzioa hotsa, ahozkatzen dena alegia, hartzen du kontutan. Trasliterazioak zeinuak, idatzitako testuak. Praktikan, ordea, desberdintasuna ez da horren zehatza. Transkripzioak jatorrizko zeinuak hartu behar izaten ditu kontuan bi sistemen arteko erlazioa ezartzeko unean eta transliterazioak helburu-sistemaren zeinuen ahoskera ez dauka ahazterik.[2]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • [1] Inaki Irazabalbeitia Fernandez: «Alfabeto latinoz idazten ez diren hizkuntzen transkripzioa eta transliterazioa», Uztaro, 14, 1995.


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.