Toledoko I. kontzilioa
Toledoko I. kontzilioa 397ko irailak 7an deitua izan zen, eta 400ean amaitu, Toledon, hemeretzi gotzain hispaniarren presentziarekin, Arkadio eta Honorio enperadoreen garaian (435. aroa, Estilikonen kontsulatukoa).
Toledoko I. kontzilioa | |
---|---|
Mota | sinodo |
Data | 400 |
Kokaleku | Toledo |
Herrialdea | Mendebaldeko Erromatar Inperioa |
Jorratutako gaiak
aldatuKontzilio honen misio nagusia heresia guztiak zigortzea izan zen, batez ere priszilianismoa, eta Nizeako fedea berrestea. Gainera, klerigoen portaerari buruzko kanon multzo bat ezarri zen.
« | Presbiteroak eserita, diakonoak zutik eta kontziliora joandako gainontzekoak bilduta egonik, Patruino gotzainak honakoa esan zuen: "Gutako bakoitza modu ezberdinean lanean hasi garelako gure elizetan, eta hemendik benetako zisma bat diruditen iskanbilak sortu dira. Guztiok gogoko baduzue, ezar dezagun gotzain guztiek egin behar dutena klerigoak ordenatzean". | » |
Kartaginense, Tarrakonense, Lusitania eta Betikako gotzainek hogei kanon eta hamazortzi fede artikulu idatzi zituzten herejien aurka.
Kanonen izenburuak
aldatu- I: Presbitero eta diakonoei buruz, ordenatuak izan ondoren seme-alabak izango balituzte
- II: Penitentea, beharrak behartzen badu, irakurle edo ostiario izendatua izan daitekeela.
- III: Emakume alargunekin ezkondu zirenei buruz, diakono izendatuak izan ez daitezela.
- IV: Azpidiakonoa, behin bere emaztea hil ondoren beste batekin ezkonduko balitz, ostiario mailara jaitsia izan dadila.
- V: Edozein ordenako klerikoa elizara joateko nagia izango balitz, kendua izan dadila.
- VI: Emakume erlijioso gazteak ez dezala senidetasun harremanik izan gizonezkoekin.
- VII: Bere emazteak bekatu egiten duen klerikoak, hil gabe zigortzeko ahalmena izan dezala, eta ez dadila harekin mahaian eseri.
- VIII: Bataioaren ondoren armadan sartzen dena ez dadila diakono mailara igoa izan.
- IX: Profesa edo alargun bakar batek ere, apaiza ez baldin badago, ez dezala apaiz ofizioa edo luzernarioa kantatu.
- X: Behartua dagoen kleroan inork ez dezala beste inor onartu nagusiaren edo jaunaren baimenik gabe.
- XI: Pertsona boteretsuren batek edonor ezer gabe utziko balu, eta gotzainak zigortu ondoren hartutakoa itzuliko ez balu, eskumikatua izan dadila.
- XII: Kleriko bakar bat bera ere ez dadila bere gotzainagandik urrundu eta beste batengana hurbildu.
- XIII: Elizan sartu eta jaunartzea egiten ez dutenak eskumikatuak gera daitezela.
- XIV: Eukaristia jaso ondoren hartzen ez duena sakrilego bezala kanporatua izan dadila.
- XV: Gotzainek eskumikatu dituztenei buruz, inor ez dadila haiengana hurbildu.
- XVI: Jainkoari sagaraturiko emakumeak adulterioa egingo balu, penitentzia hamar urtez egin dezala. Eta ezkonduko balitz, ez da penitentziara onartuko senarragandik banandu arte.
- XVII: Jada ezkondua dagoen batek ohaide bat ere izango balu, honi jaunartzea uka dakiola.
- XVIII: Apaizaren edo lebitaren alarguna berriz ezkonduko balitz, jaunartzea soilik hiltzerakoan jaso dezala.
- XIX: Apaizaren edo diakonoaren alaba erlijiosoak bekatu egingo balu, jaunartzea soilik hiltzerakoan jasoko du.
- XX: Gotzaina ez bada, inork ez dezala krisma bedeinkatu.
Fede profesioak
aldatuHeresien aurkako hamazortzi fede profesioak, kredo erako doktrina testu bat aurretik zutela idatzi ziren.
Credimus in unum verum Deum Patrem et Filium et Spiritum Sanctum,... sed a Patre Filioque procedens.
Benetako jainko bakarrean sinesten dugu, Aita, Semea eta Izpiritu Santua,... Aita eta Semeagandik datorrena.
Filioque klausularen gehiketak beranduago lehia teologiko gogorrak sortu zituen, Ekialdeko Elizaren Banaketa sortuz.
Fede profesioek garaiko doktrina ardurak eta Elizaren hierarkiaren irizpide nagusia nabaritzea ahalbidetzen dute:
I: Norbaitek mundu hau eta bertako gauza guztiak Jainko Ahalguztidunak ez zituela egin esan edo sinetsiko balu, anatema izan dadila.
[...]
XV: Norbaitek astrologian edo matematikan sinetsi behar dela pentsatuko balu, anatema izan dadila.
[...]
XVIII: Norbaitek Priszilianoren akats hauek egiten hasiko balitz edo jarraituko balu, eta salbazioaren bataioa egiterakoan beste modu ezberdin batean arituko balitz, eta San Petriren egoitzaren aurka, anatema izan dadila.
Priszilianismoaren kondena
aldatuKontzilioa ospatu ondoren, eta kausa judizial guztiak amaituta, fede profesioak Priszilianoren sektaren aurka ere idatzi ziren. Sinfosio gotzainak honakoa esan zuen:
« | Bere egilearekin batera, liburu heretiko guztiak kondenatzen ditut, eta bereziki Priszilianoren doktrina, erakutsia izan den arabera, non Jainkoaren Semea ezin daitekeela jaio idatzi zuela esaten den. | » |
127 urte pasa ziren Toledoko II. kontzilioa ospatu zen arte.
Aurrekoa Lehena izan zen |
Toledoko kontzilioak 397-400 |
Ondorengoa Toledoko II. kontzilioa |