Te quiero (Mario Benedettiren olerkia)

Te quiero olerkia Mario Benedetti (1920 - 2009) idazle uruguaiarrak idatzi zuen 1956an. “Poemas del alma” olerki bilduman dago.

Olerki hau 1956an sortu zen, Uruguain diktadura gogorra zegoen garaian. Garai hartan ideia batzuk zabaltzea arriskutsua zen. Geroago Benedettik berak erbestean ibili behar izan zuen 1973tik 1983ra. Urte horietan plazaratu zen olerkiaren abestia, 1976an, Alberto Faverok musikatua eta Nacha Guevarak kantatua, biak argentinarrak. Noski, orduan abestiaren interpretazioa ez zen maitasun-abesti huts batena, injustiziaren kontrako aldarrikapen bihurtu zen kanta, non maitearen paperean justiziaren alde borrokatzen duen herria ikusi behar den.

Bi pertsonen arteko kimika ondo dabilenean bat gehi bat ez dira bi, askoz gehiago baizik. Horrelakoetan matematikak ez dira lagungarri eta askoz emaitza oparoagoak lortzen dira bi pertsona elkarrekin arituta, pertsona bi horiek bakoitzak bere aldetik bakarrik lan eginda lortu dezaketena baino. Maitasunaren magia eta kimika horiek primeran jasotzen ditu Benedettik olerkiaren estribilloan:

Euskaraz: Jatorrizkoa:
“Maite bazaitut da nire maitea, Si te quiero es porque sos
nire konplizea eta dena zarelako. mi amor mi cómplice y todo
Eta kalean ukondoz ukondo y en la calle codo a codo
bi baino askoz gehiago garelako” somos mucho más que dos

Kanpo estekak

aldatu