Sukarra edo kalentura gorputzaren tenperaturaren igoera da, 38 gradu zentigradotik gorakoa. 37 eta 37.9 graduen artean dagoenean, aldiz, sukar-puntu edo febrikula hitza erabiltzen da teknikoki.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sukar
38,7° agertzen duen termometroa.
Deskribapena
Motazantzu klinikoa
neurological and physiological symptom (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakAntiinflamatorio ez esteroideo, Ibuprofeno, parazetamol, azido mefenamiko, salizilamida, diflunisal (en) Itzuli, fenazetina, Naproxeno eta Azido azetilsaliziliko
Identifikatzaileak
GNS-10R50
GNS-9780.6
DiseasesDB18924
MedlinePlus003090
eMedicine003090
MeSHD005334

Giza gorputzaren tenperatura normala 36-37 °C bitartekoa da (besapean hartuta, ahoan harturik gradu erdi bat garaiagoa baita)

Sukarra gorputzak infekzioaren aurrean garatzen duen defentsa-mekanismoa da. Teoria honen alde hainbat argudio aipa daitezke:

  • fagozitoak suspertzen dira tenperatura altuetan
  • mikrobio askok hazkuntza motelagoa dute 37 °C-tik gora
  • sukarrak odoleko burdin-kontzentrazioa jaisten du; burdina funtsezko molekula da mikrobio askorentzat.

Gizakiak ez ezik, narrasti eta arrainek bezalako ornodunek ere tenperatura garaiak dituzte infekzioak harrapatzen dituztenean

Gorputzeko tenperatura erregulatzen duen egitura hipotalamoa da. Egitura hau burmuinean dago eta termostato baten gisa jarduten du. Burmuineko egitura honetara -odolaren bidez- substantzia pirogenoak heltzen direnean tenperatura aldaketak gertatzen dira.

Sukarra sortzen duten eragile nagusiak bi dira: mikrobioak (kanpo-eragileak) eta immunitate-sistemaren zelulak (barne-eragileak). Bakterioek, esaterako, endotoxinak eta peptidoglikano dute, eta immunitate-sistemaren zelulek (linfozitoek, makrofagoek...) zitokina izeneko substantziak sortzen dituzte. Biek ala biek pirogeno indartsuak dira, hots, sukarraren eragileak.

Birusek edo bakterioek eragindako infekzioak sukar gehienen jatorriaren atzean daude. Hala ere, infekzioak ez diren beste gaixotasun batzuek ere (minbizia, gaitz hormonalak, estres berak ere...) sukarra sor dezakete. Ariketa fisiko handia sukarraren eragilea ere izan daiteke.

Sukarraren ondorio aipagarrienak hauek dira: takikardia, takipnea (arnasketaren erritmo azkarragoa), nekea, deshidratazioa, hotzikarak eta konbultsioak (haurrengan, batez ere).

Sukarra larria da 40 °C-ko muga gainditzen duenean:

  • 40 °C-tan: zorabioa, deshidratazioa, ahultasun handia eta goragaleak agertzen dira
  • 41 °C-tan: aurrekoaz gain, burmuineko kalteak: haluzinazioak, sukar-ametsak eta txundidura
  • 42 °C-tan: aurrekoaz gain, takikardia handia eta koma
  • 43 °C-tan: heriotza, kasu gehienetan

Sukarra jaisteko erabiltzen diren sendagaiek "antipiretiko" izena dute. Azido azetilsalizilikoa, dipirona eta parazetamola dira antipiretiko nagusiak.

Kanpo estekak

aldatu