Sentikortasun (medikuntza)
Medikuntzan eta epidemiologian, proba kliniko baten sentikortasunak proba horrek benetako positiboak antzemateko duen gaitasuna neurtzen du [1]. Hots, sentikortasunak test batek gizabanako gaixoengan gaixotasuna detektatzeko duen gaitasuna neurtzen du.
Test batek %99 sentikortasuna badu, 100 gaixoetatik 99 zuzen identifikatuko ditu. Beraz, test horretan gizabanako batek positibo ematen badu ziur aski gaixotasuna du. Probak ez du negatibo faltsuak ematen.
Sentikortasuna horrela kalkulatzen da:
BP benetako positiboak izanik eta NF negatibo faltsuak. Logikoa denez, sentikortasuna %100 baldin bada, NF=0.
Adibidez, test bat 55 gizabanakoei egiten badiegu eta emaitzak hauek baldin badira: BP=50, NF=5, test horren sentikortasuna horrela kalkulatuko dugu:
= 0,9 (%90)
Diagnostiko klinikoan %80ko edo gehiagoko sentikortasuna exijitzen zaio proba bati fidagarria izateko [2]
Egoera epidemiko batean oso garrantzitsua da gaixo guztiak zuzen diagnostikatzea, berrogeialdian sartzeko, adibidez. Holako kasuetan funtsezkoa da proba klinikoak sentikortasun handia izatea.
Kontzeptuak
aldatu- Benetako positiboa: Testak emaitza zuzena ematen du. Gaixotutako pertsona gaixotzat jotzen du
- Positibo faltsua: Testak emaitza okerra ematen du. Pertsona osasuntsua gaixotzat jotzen du
- Benetako negatiboa: Testak emaitza zuzena ematen du. Pertsona osasuntsua osasuntsutzat jotzen du
- Negatibo faltsua: Testak emaitza okerra ematen du. Gaixotutako pertsona osasuntsutzat jotzen du
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal ikerlari talde batek Covid-19a atzemateko test berria sortu du ARGIA aldizkaria, 2020-04-10
- ↑ Euskadiko zientzialari-talde batek COVID-19 detektatzeko ordezko RT-PCR test bat balioztatu du Campusa, EHUaren aldizkaria