Piliocolobus
Piliocolobus edo Colobus gorriak Cercopithecinaeren barruko primate genero bat da. Autore batzuen arabera Procolobusen barneko azpigenero bat da. Colobus generotik oso gertu dago eta batzuetan euretariko batzuekin bizi dira komunitatean. Txinpanzeek batzuetan ehizatzen dituzte.
Piliocolobus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Cercopithecidae |
Subfamilia | Colobinae |
Generoa | Piliocolobus Rochebrune, 1877
|
Afrikako mendebaldetik ekialdera bizi dira, Ekuatore aldean. Espezieen distribuzioa alopatrikoa eta parapatrikoa da gehienetan. Gehienak baso hezeetan bizi dira. Ziurrenik Afrikako animalia talderik mehatxatuena da, espezie gehienak egoera kritikoan baitaude.
Espezieak
aldatu- Piliocolobus badius
- Piliocolobus pennantii
- Piliocolobus preussi
- Piliocolobus tholloni
- Piliocolobus foai
- Piliocolobus tephrosceles
- Piliocolobus gordonorum
- Piliocolobus kirkii
- Piliocolobus rufomitratus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piliocolobus |