Pagasarri
Pagasarri (673 metro) Bizkaiko mendia da, Ganekogortako mendilerroan dagoena, Bilboko, Alonsotegiko eta Arrigorriagako udalerrien artean. Bilboaldeko tontorrik garaiena da, bai eta Bilboko mendi tradizionalena ere.
Pagasarri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 673 m |
Prominentzia | 26 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′07″N 2°56′35″W / 43.2186°N 2.9431°W |
Mendikatea | Ganekogortako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Luberri | Luberri |
Mugakide naturalak Arnotegi iparraldean, Arraitz ipar-mendebaldean, Malmasin ipar-ekialdean eta Ganekogorta hego-mendebaldean ditu, beti ere Kadagua eta Nerbioi-Ibaizabal ibaien arroen artean kokatuta.
Tontorrean karst moduko paisaia dugu, eta lur azpian kobazuloen barnebide sistema dago, bitan banatuta goi eta behe aldean.
Ezaugarri naturalak
aldatuLandareak
aldatuHistoriari dagokionez, kontuan hartu behar da lehenik eta behin XVI. mendean hasitako basoen ustiapen handia, itsasontzigintzan eta bereziki xede militarrekin erabiltzeko egurra helburu. Garai hartan Bilbo bera kai garrantzitsua zen, eta Espainiar Inperioa hainbat gudatan sartuta zegoen. Denboran aurrera, XVIII. eta XIX. mendeetan jasandako gerrek ere euren eragina laga zuten Pagasarriko basoetan, tartean Gerra Karlistak izan zirelarik. Hauetan erabilitako gotorleku eta bestelako eraikinen aztarnak ikusgai daude oraindik ondoko Arnotegi eta Arraitz mendien inguruan. XX. mendearen hasieran baso-soiltze ia erabatekoa zen, eta mendean zehar bestelako eraso ekologikoak jasan dituen arren, besteak beste errepideen eraikitzea eta harrobien ustiaketa, basoberritzeei esker Pagasarriko landaredia suspertu egin da neurri batean.
Gaur egun jatorrizko zuhaitzen artean mendiari izena ematen dioten pagoak daude oraindik, haritz, arte eta haltzekin batera. Hala ere pinu, izei eta eukaliptoak ugariagoak dira.
Animaliak
aldatuHiri ingurualdean egon arren, ugaztun txikiak (tartean satorrak eta erbinudeak) eta hegaztiak mendi honen inguruetan bizi dira. Azken hauen artean txantxangorriak, belatzak, urubiak eta sai arreak.
Gizakiekiko harremanak
aldatuHistoria
aldatuPagasarriko lehenengo giza aztarnak Brontze Arokoak dira, eta aipatzekoa da halaber IV. mendeko hilarri bat, XII. mendeko Abrisketako San Pedro baseliza erromanikoan dagoena, Arrigorriagan.
Bestela, artzaintza jarduera ohikoa izan da mendiaren inguruetan aspalditik, eta horren lekuko da bertako toponimia (Pastorekorta, Ganekogorta edo Uzkorta). Abelzaintza ere garrantzitsua izan da, eta gaur egun ere baserriak badaude mendiaren maldetan, burdinolaren bat edo besteren hondarrekin batera. XVI. mendekoa da bestela San Roke baseliza, kolera izurrite baten ondorioz eraikia. Eta nabarmentzekoak dira XVII. eta XVIII. mendeetan eraikitako elurtegiak ere, izotza sortzeko modu industrialek geroago gainbehera ezarri zietelarik.
Azkenik, gerrak eta jarduera militarrez gain, kirola izan da XX. mendeko hasieratik aurrera gizaki gehien erakarri duen aktibitatea. Urte haietan "Pagasarri Kopa" izeneko lehiaketak antolatu zituzten, 1914an Tarinaren iturria edo Udoikoa egin zuten eta 1919an gaur egungo aterpetxea eraiki zuten, "Club Deportivo" elkarteak eta Bilboko udalak diruz lagunduta. Espainiako Gerra Zibilaren ostean "Pagasarri/Ganekogorta Kopak" berriro antolatzeari ekin zioten, bitxikeria moduan 1950eko hamarkadan Pagasarritik Iralabarriko Urizar dorretxeraino joango zen teleferikoaren egitasmo ez gauzatua aipatzekoa da eta azken urteotan nabarmentzekoa da 1990etik urtero abenduan BBKk antolaturiko igoera, milaka herritar erakartzen duena eta Felix Iñurrategi, Alberto Iñurrategi, Juanito Oiarzabal eta Juanjo San Sebastian moduko mendizaleak parte hartzaileen artean eduki izan dituena.
Tontorrera igotzeko abiapuntuak
aldatuMendira igotzeko hainbat bide daude, gehienak Bilbotik abiatuta. Igotzeko denborak hauek dira:
- Zabalburu plazatik (Bilbo): Ordu 2 eta 30 minutura San Adriandik igaroz. Hauxe da biderik ohikoena.
- Kastrexanako gainetik (Bilbo): 3 ordu. Arraitz menditik igarotzen da.
- Abusuko auzotik (Bilbo): 3 ordu. Bolintxutik pasatuz.
- Etxetxuko plazatik (Bilbo): 3 ordu eta 30 min. Errekaldeberritik igaroz.
- Basauritik: Ordu 2 eta 30 min. Malmasin menditik pasatzen da.
- Ugaotik: 3 ordu, Zollotik.
- Arrigorriagatik: 3 ordu eta 30 minutura.
- Laudiotik: 3 ordu eta 30 min, Santa Luzia baselizatik.
- Alonsotegitik: 4 ordu, Ganekogortatik.
- Sodupetik: 4 ordu eta 30 min, Gallarraga eta Ganekogorta mendietatik.
Bibliografia
aldatu- "Pagasarri". Juanjo San Sebastian. BBK Fundazioa, 1995.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Pagasarri luberri.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Pagasarriko webgunea
- Pagasarri mendiak.eus
- "Kalekumeen altxor ezkutua"
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |