Oihane Zuberoa
nafar idazlea
(«Oihane Zuberoa Garmendia» orritik birbideratua)
Oihane Zuberoa Garmendia Glaria (Erronkari, Nafarroa, 1993) nafar idazlea, poeta eta filosofia-irakaslea da. 2020an Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuen euskarazko kategorian Bidaia (h)ariketak izenburuko poesiarekin.[1]
Oihane Zuberoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erronkari, 1993 (30/31 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, irakaslea eta ikertzailea |
Filosofia ikasketak egin zituen Donostian eta Arte, literatura eta pentsamendu konparatuko masterra Bartzelonan. Gaur egun filosofia-irakasle egiten du lan.[1]
Lanak
aldatuLiteratura historikoa
aldatu- Goethe: entre comediógrafo y comediante. Una aproximación teórica al fenómeno cómico en el Fausto. (2017, Ápeiron Ediciones)
Poesia
aldatu- Bidaia (h)ariketak (2020, Denonartean)
- Bi aldiz iraun (2023, Balea Zuria).[2]
Sariak
aldatu- Iruña Hiria XIV. Nazioarteko Poesia Saria euskaraz
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Picado, Paul. (2020-07-17). «Oihane Zuberoak irabazi du Iruña Hiria XIV. Nazioarteko Poesia Saria euskara arloan» El Correo (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ Ubeda, Garbine. (2023-11-07). «Irauten duenari gorazarre» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).