Muki-sare orriurdin
Muki-sare orriurdina (Cortinarius delibutus) Cortinariaceae familiako onddo bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.
Muki-sare orriurdina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius delibutus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, lehenengo ganbila eta gero lau-ganbila eta ertz meheekin. Azal leuna eta likatsua du eguraldi hezean, hori-urre kolorekoa, erdian tonu ilunagoak hartzen ditu.
Orriak: Itsatsiak, zabal samar, gaztetan kolore lila-urdinxka dute eta gero kanela kolorekoak.
Hanka: Zilindrikoa, baina oinarrian lodituta. Ez oso likatsua eta zurixkatik gris zurbil kolorera doana, goialdean urdinez tindatuak eta gortina zuri-horixka edo pixka bat more koloreko anuliforme batekin.
Haragia: Itxia, zurixka eta gero horixka, ez du usain nabarmenik.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Delibutus epitetoa latinetik dator, koipeztatua, hezea, esan nahi duen "delibutus" hitzetik. Onddo osoaren azalaren itxuragatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuCortinarius lewisii, antzeko espeziea da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, hostozabalen eta koniferoen baso hezeetan eta lurzoru zingiratsuetan. Batez ere urkien eta pagoen azpian.[4]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 125 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 125 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 202 or. ISBN 84-282-0865-4..