Maria Weston Chapman
Maria Weston Chapman (Weymouth, Massachusetts, AEB, 1806ko uztailaren 25a -ibidem, 1885eko uztailaren 12a )[1] estatubatuar abolizionista izan zen.[2][3]
Maria Weston Chapman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Weymouth, 1806ko uztailaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Weymouth, 1885eko uztailaren 12a (78 urte) |
Familia | |
Aita | Capt. Warren Richard Weston |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abolitionist (en) eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
1839an eta 1839tik 1842ra, esklabotzaren aurkako Estatu Batuetako Elkartearen batzorde exekutiborako aukeratua, esklabotzaren aurkako The Non-Resistant egunkariaren editorea izan zen.[4]
Biografia
aldatuMaria Weston 1806an jaio zen Weymouthen (Massachusetts), eta Warren Weston eta Anne Batesen zortzi seme-alabetatik zaharrena izan zen. Familia aberatsa ez bazen ere, harreman onak zituzten, eta osabaren babesarekin, Maria Ingalaterran hezi ahal izan zen. 1828an itzuli zenean, Bostonen kokatu zen, neskentzako bigarren hezkuntzako, joera progresistako eskola sortu berriko zuzendari gisa lan egiteko.
Bi urte geroago, hezkuntza utzi eta Henry Grafton Chapman merkatari eta abolizionista aberatsarekin ezkondu zen. Ezkondu eta 12 urtera, 1842an Henry tuberkulosiak jota hil zenean, lau seme-alaba zituzten eta horietako bat haurtzaroan hil zen. Senar-emazteak zoriontsuak izan ziren, presio ideologiko eta finantzariorik gabe.
Abolizionismoa
aldatuMaria eta Henry abolizionista garrisoniarrak ziren, hau da, esklabotzaren berehalako eta baldintzarik gabeko helburuan sinesten zuten, «jazarpen moralak» edo erresistentziarik ezak bultzatuta. Ez zuten onartzen inolako koakzio politiko edo instituzionalik —elizak, alderdi politikoak edo gobernu federala barne— esklabotzarekin amaitzeko eragile gisa. Gerald Sorinen hitzetan, «erresistentziarik ezaren printzipioetan eta 'come-outer' dogmatikoa zen. 1830 inguruan 'Come-outer' deitzen zitzaion talde bat uzten zuenari edo erreforma politikoren bat egin nahi zuenari. Haren ustez, "egia edukiz gero, ez zen errukirik eskatzen, ezta behar ere".
Esklaboen aurkako lana
aldatuNahiz eta Mariak esklabutzaren aurkako kausa bere familia politikoaren bidez besarkatu zuen, azkar eta baldintzarik gabe bereganatu zuen, esklabotzaren, gizarte-barregarritasunaren eta eraso pertsonalen aldekoen jazarpena jasoz. Bere ahizpak ere, batez ere Caroline eta Anne, abolizionistak ziren, nahiz eta normalean Maria izan zen familiako esanguratsuena eta aktiboena.[5] Lee V. Chambersen arabera, ahizpek elkarri laguntzen zioten erantzukizunetan, beren lan publikoa egin ahal izateko.[6] Chapmanak Boston Clique taldearen irudi gailen bihurtu ziren, William Lloyd Garrisonen jarraitzaile aberatsek osatutako gizarte-zirkulua.
1835ean, Mariak Bostongo Bazar Antiesklabistaren zuzendaritza hartu zuen. Aurreko urtean Lydia Maria Child eta Louisa Loring-ek fundatu zuten dirua biltzeko. 1858. urtera arte zuzendu zuen ekitaldi hori. Azokaren ordez, gau esklusibo bat egitea erabaki zuen, zeinetarako gonbidapena besterik ez zuen egiten. Benjamin Quarles-ek azaldu zuenez, urte haietan, Mariak eta beste abolizionista batzuek «errekerimendu-teknika fin guztiak» erabiltzen ikasi zuten, William Lloyd Garrisonen jarraitzaile aberatsek osatutako gizarte-zirkulua, abolizionismoaren kausarako dirua biltzeko helburuarekin.[7]
1835 eta 1865 bitartean, Maria Massachusettseko Esklabutzaren Aurkako Elkarteko (MASS), Ingalaterra Berriko Esklaboen Aurkako Elkarteko (NEASSS) eta Ameriketako Esklaboen Aurkako Elkarteko (AAS) batzorde betearazle eta komertzialetako kide izan zen, eta haiekin hainbat dirubilketa kanpaina egin zituen 1830eko hamarkadan. Bostongo Emakumeen Elkarte Antiesklabistaren (BFASS) urteko txostenak idatzi zituen eta gizartea sentsibilizatzeko panfletoak argitaratu zituen.
Ia 20 urtez, 1839 eta 1858 bitartean, Maria The Liberty Bell liburuaren editorea izan zen, Boston Bazarren dirua biltzeko saltzen zen esklaboen aurkako opari-liburua. Liburua hainbat figura garrantzitsuren ekarpenez osatuta zegoen: Longfellow, Emerson, Elizabeth Barrett Browning, Harriet Martineau eta Bayard Taylor, besteak beste, The Liberty Bell-en ale batekin baino ez zitzaien ordaintzen.[7] Halaber, The Liberator-en editore ere izan zen, Garrantison ez zegoenean eta eta AASen argitalpen ofiziala den National Anti-Slavery Standard-eko argitalpen-batzordeko kide izan zen. The Non-Resistance Society erakunde bakezalearen parte izan zen, The Non-Resistant argitaratzen zuena.[8]
María Chapman bera izan zen idazle emankorra, eta Right and Wrong in Massachusetts («Ongia eta gaizkia Massachusetts-en») argitaratu zuen 1839an, eta How Can I Help to Abolish Slavery? (Nola lagun dezaket esklabotza abolitzen?») 1855ean. Lan horiez gain, argitalpen abolizionistetan egindako olerkiak eta saiakerak argitaratu zituen.[5] 1840an, garrinsondarren eta esklabutzaren aurkako mugimenduaren arteko desberdintasunek kontrako bi fakziotan banatu zituen AAS eta BFASS. Maria, aurkariek «Chapman kapitaina» eta «jainkosa handia» deitzen zutena, eta lagunek «lady Macbeth», aurkariei 'lekua' kendu egin eta BFASS birfundatuaren kontrola hartu zuen. Handik aurrera, Bostongo bazarra antolatu zuen, dirua biltzeko ekitaldi nagusi gisa.
Bidaiak
aldatuHiru hamarkadatan zehar, esklaboen aurkako mugimenduaren kide gisa, Maria Chapmanek denboraldi luzeak egin zituen Estatu Batuetatik kanpo, lehenik Haitin (1841-1842) eta gero Parisen (1848-1855). Luzaroan kanpoan egon arren, Bostongo mugimenduaren eta, bereziki, urteko bazarraren muina izaten jarraitu zuen. Kanpoan zela, laguntza eta kontribuzioak eskatzen jarraitu zuen Bostongo azoketarako Europako eliteetako kideei, hala nola Anna Isabella Noel Byron (Lady Byron), Harriet Martineau, Alexis de Tocqueville, Victor Hugo eta Alphonse de Lamartine.
1855ean, AEBra itzuli zenean, Bloody Kansas izeneko gertaerek eta Alderdi Errepublikanoaren goraldiak esklabotzaren auzia jarri zuten eztabaida nazional baten muinean. Garai hartan, Chapman nabarmen urruntzen hasi zen Garrinsonen ideologiatik eta Alderdi Errepublikanoari laguntzen, eta geroago, Sezesio Gerra eta Abraham Lincolnek 1862an esklaboen emantzipazio mailakatuz eta konpentsatuz egindako proposamenaren alde egiten hasi zen. Garrinsondar askok ez bezala —eta Garrisonek berak—, Maria Chapmanek ez zuen inolako gatazkarik ikusi hertsatze-ezaren printzipioaren eta Gerra Zibilak esklabotza abolitzeko zuen indarkeriaren artean. Chapman aurreko sinesmenetan bezain argi eta garbi zegoen. Hala ere, estatuan konfiantza nabarmena izan arren, itxuraz esklabo ohiak askatu ondoren ez zen haien arduradun sentitzen. 1863an bizitza publikotik erretiratu zen, eta hurrengo bi hamarkadetan, 1885ean hil zen arte, «bere kausaren arrakasta hautemangarria dastatu zuen, eta, era berean, garaipenean izan zuen eragina».
Lanak
aldatu- Songs of the Free and Hymns of Christian Freedom (1836)
- Right and Wrong in Boston (1836)
- Right and Wrong in Massachusetts (1839)
- "Pinda: A True Tale" (1840)
- "How Can I Help Abolish Slavery? or, Counsels to the Newly Converted" (1855)
- Memorials of Harriet Martineau (1877)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sorin, Gerald. (2000-02). Chapman, Maria Weston (1806-1885), abolitionist and reformer. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «Maria Weston Chapman | American abolitionist» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
- ↑ Hernández, Publicado por Hortensia. Maria Weston Chapman antiesclavista. (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
- ↑ «A letter by abolitionist Maria Weston Chapman on stationery with a printed image of an enslaved mother separated from her children, 1839.» Digital Public Library of America (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
- ↑ a b Fought, Leigh. (2006-04-06). Weston Sisters. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
- ↑ (Ingelesez) «The Weston Sisters | Lee V. Chambers» University of North Carolina Press (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
- ↑ a b Quarles, Benjamin. (1945-06). «Sources of Abolitionist Income» The Mississippi Valley Historical Review 32 (1): 63. doi: . ISSN 0161-391X. (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
- ↑ The Abolitionist sisterhood : women's political culture in Antebellum America. 1994 ISBN 978-1-5017-1142-8. PMC 1037272880. (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).