Maria Gabriela Bavarian
Maria Gabriela Bavarian (alemanez: Marie Gabrielle Mathilde Isabelle Therese Antoinette Sabine Herzogin in Bayern; Tegernsee, Bavariako Erresuma, 1878ko urriaren 9a - Sorrento, Italiako Erresuma, 1912ko urriaren 24a) Dukesa Bavarian izan zen. Bere aita Karlos Teodoro Bavarian izan zen, Wittelsbach etxekoa eta bere ama Maria Josefa Portugalgoa, Mikel I.a Portugalgoaren alaba, Munichen exiliatuak. Bere aitaren aldeko izeba Elisabete Austriakoa izan zen, Sissi, eta bere ahizpetako bat Elisabete Bavariakoa izan zen, Alberto I.a Belgikakoaren emaztea.
Maria Gabriela Bavarian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tegernsee (en) , 1878ko urriaren 9a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa |
Heriotza | Sorrento, 1912ko urriaren 24a (34 urte) |
Hobiratze lekua | Theatinerkirche (Munich) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Karl Theodor, Duke in Bavaria |
Ama | Maria Josefa Portugalgoa |
Ezkontidea(k) | Rupprecht Bavariakoa (1900eko abuztuaren 10a - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | Wittelsbach-eko etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
1900eko uztailaren 10ean bere bigarren lehengusua zen Rupprecht Bavariakoarekin ezkondu zen. Hau Luis Bavariakoaren eta Maria Teresa Austria-Estekoaren seme nagusia zen. Ezkondu ostean Bambergera joan ziren bizitzera. Bikoteak bidaia handiak egin zituen, adibidez Japoniaa joan ziren, eta Ameriketako Estatu Batuetatik itzuli.
Bere senarra Bavariako Errege izateko oinordeko izendatu aurretik hil zen, 1912an.