Mandarinera
Mandarinera edo mandarin txinera (txinera tradizionalez: 北方話; txinera sinplifikatuz: 北方话; pinyinez: běifānghuà, eusk: "iparraldeko hizkera") Txina ipar, erdi eta hego-mendebaldean hitz egiten diren txineraren dialekto (hizkuntza) taldea da. Orokorrean, txinera erabiltzean mandarin txinerari buruz ari gara. 836 milioi hiztun baino gehiago ditu.
Mandarinera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 918.000.000 (2019) 1.074.000.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) sino-tibetar hizkuntzak txinera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza isolatzailea |
Alfabetoa | txinatar karakterea |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | cmn |
Ethnologue | cmn |
Glottolog | mand1415 |
Linguasphere | 79-AAA-b |
ASCL | 7104 |
IETF | cmn |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Mandarin estandarra, Txinako Herri Errepublika, Taiwan, Singapur eta Nazio Batuetan ofiziala dena, Pekingo dialektoan oinarritzen da: hiri hartan hitz egiten den mandarineraren aldaera da. Txinerazko aldaera guztien hiztunek komunikaziorako mintzaira komun gisan erabil dezaten ari da saiatzen gobernua; beraz, herri erakundeetan, hedabideetan eta eskoletan erabiltzen da.
Mandarinera estandarraren izenak
aldatuHizkuntza estandarrak hiru izen ofizial ditu:
- Txinako Herri Errepublikan, Pǔtōnghuà (tradizionala 普通話, sinplifikatua 普通话, "ohiko hizkuntza", hitzez hitz)
- Txinako Errepublikan (Taiwan), Guóyǔ (tradizionala 國語, sinplifikatua 国语, "nazio hizkuntza", hitzez hitz)
- Malaysia eta Singapurren, Huáyǔ (tradizionala 華語, sinplifikatua 华语, "Han [etnia edo kulturaren] hizkuntza", hitzez hitz).
Hiru izenak erabiltzen dituzte mundu osoko txinatar diasporako kideek.
Diglosia
aldatuTxinan eta Taiwanen, diglosia ezaugarri arrunta da: ohikoa da txinatar batentzat bi edo hiru dialektotan hitz egiteko gai izatea, mandarinera estandarrarekin batera. Adibidez, pǔtonghuà-z gain, Shanghai hiriko biztanle batek shanghaieraz ere bide daki eta, jaiotzez hangoa ez baldin bada, bere jaioterriko aldaera ere bai. Guangzhou-ko natibo batek kantonera estandarra eta pǔtonghuà bide dakizki, eta Taiwango biztanle batek ziur aski taiwanera eta guóyǔ mintzaira. Taiwanen bizi denak normalean mandarinera estandarreko eta taiwanerako ahoskera, esaldiak eta hitzak nahasten ditu: askotan, nahasketa hori sozialki zuzena da. Hong Kongen, mandarinera estandarra toki hartzen ari zaie kantonera estandar eta ingeles ofizialei.
Ikus gainera
aldatu
Kanpo estekak
aldatuHizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |