Lupus (komikia)
Lupus Frederik Peeters suitzarrak egindako komiki sorta da, lau alek osatua eta 2003 eta 2006 artean Atrabilek argitaratua.
Lupus (komikia) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Frederik Peeters |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
Hizkuntza | frantsesa |
- Artikulu hau Komikiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lupus (argipena)».
Laburpena
aldatuEspazioan bi lagunek topo egiten dute, Lupus eta Tony, planetaz planeta bidaiatuz eta unibertsoko plazeretaz gozatuz. Laster, hirugarren pertsonaia batek, Sanaa, euren ibilbidea aldatuko du. Lan honetan komikigileak aurreko lan arrakastatsuan plazaratutako kezkak berresten ditu (maitasuna, adiskidetasuna, heriotza, familia,...), zientzia-fikzioaren arlora eramanez.
Aleak
aldatu- "Lupus 1", Atrabile, 2003.
- "Lupus 2", Atrabile, 2004.
- "Lupus 3", Atrabile, 2005.
- "Lupus 4", Atrabile, 2006.
- "Lupus" (liburuki integrala), Astiberri, 2011.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)Lanaren aurkezpena Peetersen webgunean.
- (Gaztelaniaz)Liburuki integralaren aipamena "Astiberri"-ren webgunean.