Kefrenen piramidea Egiptoko piramide bat da, Gizako nekropolian dagoena. Gizako ordokian eraikia izan zen, bere "anaia" Keopsenaren ondoan (Herodotoren arabera). K. a. XXVI. mendean datatua dago.

Kefrenen Piramidea, Gizan

Antzinako garaietan, Piramide Handia deitua izan zen, Keopsena baino handiagoa baitzirudien. Efektu hau, ordokiko maila altuago batean dagoelako gertatzen da, eta bere aurpegietan, angelu okertuago bat duelako, egiptoar angelu sakratua, ondorengo piramide batzuetan erabili zena. Gaur egun, Kefrenen piramidea, Keopsena baino altuagoa da, azken honen tontorra higatu egin baita.

Hil multzoa

aldatu

Piramidea, ekialdean hil tenplu bat duen hil multzo baten zati da. Zolatutako galtzada bat ere badu, haraneko tenpluarekin lotzen duena, Gizako Esfinge Handiaren ondoan dagoena, Osireionaren oinplano eta diseinu antzekoa duelarik, hieroglifo eta bestelako apaindurarik gabeko patio eta zutabeekin, harlandu erraldoiekin egina eta tenpluaren harresiak estaltzen dituzten lauza handiekin. Ondoko piramide bat ere badago, eguzki txalupak aurkitzen diren hiru lubaki eta ehun gela handi baino gehiago, piramideko langileen lantegi edo biltegitzat hartzen direnak.

 
Goikaldeko estalduraren xehetasuna
 
Behekaldeko estalduraren granitozko hondarren xehetasuna
 
Kefrenen piramidea, eta hil tenpluaren hondakinak, hegoaldean
 
Piramidea eta Esfinge Handia, haraneko tenpluaren ondoan.

Piramidea

aldatu

Piramidearen barne egitura, Keopsen piramidearena baino sinpleagoa da.

Bi sarrera ditu iparraldeko aurpegian, bat, hamabi metroko altueran, piramidearen hilaren artean, eta bestea, oinarrian, barne pasabide luze batekin. Bigarren sarrera hau dagoenbora asko eman zen, eta soilik nahiko berriki aurkitua izan da. Piramidetik hogeitamar metrora dago.

Sarkofagoaren ganbera, harkaitzean zizelkatua dago, sabaia, okerturik jarritako granito lauzezkoa den arren, bi uretara. Harresien estaldura ere, hargintza lana da. Ganberaren barnean, granito beltzeko sarkofagoa dago, ia lurraren mailan, baina hutsik duela askotik. Giovanni Battista Belzonik, 1818an sartu zenean, sarkofagoan, behi hezur batzuk baino ez zituen aurkitu.

Neurriak

aldatu
  • Jatorrizko altuera: 143,5 metro edo 275 ukondo
  • Egungo altuera: 143,5 metro.
  • Oinarriaren luzera: 215,25 metro edo 412 ukondo
  • Malda, angelua: 53º7'48"
  • Bolumena: 2.216.240 m³

3-4-5 proportzioko egiptoar hiruki sakratuan oinarriturik eraiki zen lehen piramide handia izan zen.

Hil tenplua

aldatu

Hil tenplua, laukiluze formako oinplanoduna eta ehun metro baino gehiago luze zena, Antzinako Inperioko hil tenpluetan imitatuak izango diren bost gunetan banatua zegoen: sarrera gela, aire libreko patioa, estatuentzako bost horma hobiak, santutegia eta biltegiak. Lehenengo hirurek, gune publikoa osatzen zuten. Beste biak gune pribatua osatzen zutenak, soilik apaizentzako ziren.

Haraneko tenplua

aldatu

Haraneko tenpluak, oinplano karratukoa eta 45 metroko luzera duena alboetan, kareharrizko harresi sendoak ditu ezponda eran kanpoalderantz, hamabi metro baino gehiagoko jatorrizko altuerarekin. Ekialdeko harresian bi sarrera eta beste bat mendebaldekoan zituen, aurretik, naos karratu bana zutelarik, errege estatua bat eta bi esfingekin, ekialdeko sarrera bakoitzaren aurrean. Pasabide baten ondoren, gela hipostiloarekin lotzen zen aurreganbera batetara iristen zen, zutabe monolitikoz eraikia eta Asuango granitozko estaldurarekin.

Prozesio galtzada batek, bi tenpluak lotzen zituen, bostehun metroko luzera eta 4,50 metroko zabalera zuena, beharbada, harresietan, baxuerliebeekin estalia.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu