Julius Caesar (1953ko filma)
Julius Caesar (euskaraz Julio Zesar) 1953ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako historia film bat da. William Shakespeare ingeles antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Marlon Brando, James Mason, John Gielgud, Louis Calhern, Edmond O'Brien, Greer Garson eta Deborah Kerr aktoreek antzeztu zuten.
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Cedric Gibbons, Edward Carfagno, Edwin B. Willis eta Hugh Hunt) irabazi zuen, bai eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Marlon Brando), Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria eta Film onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso ere.
Argumentua
aldatuBehin Julio Zesar (Louis Calhern) eta Ponpeioren arteko Gerra Zibila (k.a. 49-46) amaitu ostean, Zesar bizialdi guztirako diktadore bilakatu eta botere guztia bereganatuko du, horrek Errepublikaren amaiera ekarriz. K.a. 44. urtean, errepublikar askatasunen defendatzaileak diren Kasio eta Bruto (John Gielgud eta James Mason) erromatar nobleek diktadorearen aurkako konspirazio baten buru izango dira, eta urte haonetako martxoan erailko dute.
Iruditegia
aldatuAktoreak
aldatu- Marlon Brando: Marko Antonio
- James Mason: Bruto
- John Gielgud: Kasio
- Louis Calhern: Julio Zesar
- Edmond O'Brien: Kaska
- Greer Garson: Kalpurnia
- Deborah Kerr: Portia
- Douglas Watson: Zesar Augusto
- Ian Wolfe: Quinto Ligario
- John Lupton: Marko Terentzio Varro
- John Parrish: Titinio
- Alan Napier: Zizeron
- John Hoyt: Dezio Bruto
- Tom Powers: Metello Zinber
- William Cottrell: Luzio Kornelio Zinna
- Douglass Dumbrille: Lepido
- Rhys Williams: Luzilio
- Lumsden Hare: Publio
- Michael Pate: Flavio
Kanpo estekak
aldatu- Julius Caesar filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)