Judaismo karaita
Mugimendu erlijioso judua, Talmuda autoritate lotesle gisa onartzen ez duena
Judaismo karaita edo karaismoa judaismoaren mugimendu erlijioso bat da, Tanakh idatzia bakarrik onartzen duena halakha (zuzenbide erlijioso judua) eta teologiako autoritate goren bezala.[1] Karaitek uste dute Jainkoak Moisesi emandako agindu jainkotiar guztiak Tora idatzian jaso zirela, inolako ahozko lege edo azalpen gehigarririk gabe. Korronte nagusikoa den judaismo errabinikoak ez bezala, zeinak Talmudean kodetutako Ahozko Tora eta ondorengo lanak Toraren interpretazio autoritariotzat hartzen dituen, judu karaitek ez dute uste Talmudeko ahozko tradizioko bilduma idatziak lotesleak direnik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Kohler, Kaufmann; de Harkavy, Abraham. «Karaites and Karaism» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |